Historian jaso gabe geratu den erdia gara gu

ainhoafa2018@gmail.com 1641651070866 Menopausia | 2022-03-08 19:35
1

ainhoafa2018@gmail.com 1646766118440

Horixe gara emakumeok, historiako liburuetan agertzen ez garenak.

Gaur, martxoaren 8an, emakumearen borrokarako egunean, hausnarketa txiki batekin bukatuko dut menopausia abiapuntu izan duen blog hau. Heldu naiz mugara.

Biztanleriaren erdia gara, baina, hala ere, gure ezaugarriak kontuan hartu gabe ikertu dituzte gaixotasunak, botikak, txertoak... Gure ezaugarri fisiologikoak kontuan hartu gabe sortu dituzte tratamenduak. Gure ezaugarri fisiologikoak "gaixotasuntzat" hartu dituzte: hilekoa, haurdunaldia, klimaterioa eta, noski, menopausia. Zer da, bada, emakume bat, ezin badu haurrik izan?

Historian zehar ixilarazi gaituzte, gure lanak eta sormena ezkutatu dituzte, edo okerrago, lapurtu dizkigute! Gizonezko baten izenean agertu dira, sortzez emakumeok lortutakoak. Baina hau bukatu egin da. Bai.

Gaur, martxoaren 8an, historia berridazten hasi behar dugu. Ikastetxeetako testu liburuetako unitate didaktikoak genero ikuspegitik sortu behar ditugu eta emakumezkoa, biztanleriaren erdia, gizartean duen pisu berarekin agertuko da, bai kulturan, bai kiroletan, bai politikan, bai zientzian, edonon.

Gu, emakumeok, bizitzaren erdia igaro dugun emakumeok, gure esku dugu berridazketa hori. Gure esku dugu ondoren etorriko diren belaunaldiek ikasiko dutena, egingo dutena. 

Guk, lotsarik gabe (lotsatu behar dugu, ala?) hitz egin behar dugu berrogeita hamar urte inguru dugunean gertatzen zaizkigun aldaketei buruz. Bizitzaren atal berri bati hasiera eman diogu eta informazio osoa izatea ezinbestekoa dugu behar bezala bizitzeko. Emakumeok ez gara berdinak, inolaz ere. Baina gure artean hitz eginez gero, jakingo dugu batek zer egin duen beroaldiak baretzeko, besteak zer egin duen azala lehortu zaionean eta denon artean, umorez hartuko ditugu etorriko diren aldaketak. Umorez eta lasai, aldaketak naturalak direlako, gure gorputzak horrela erabaki duelako eta gure buruak onartu behar duelako (mass mediek esan arren adin honetan gertatzen diren aldaketak nolabait "ezkutatu" behar ditugula).

Emakumeak, plazerra izan da aldiro barruak askatzea eta, orain, heldu naiz mugara. Lasai nago. Hausnarketa eta irakurketa ugari egin ondoren, lasai nago, pozik, gorputzak esaten didana entzunez ikasten ari bainaiz.

Beraz, Gora emakumeon borroka eta Gora Martxoaren 8a!


Utzi iruzkina: