Emakumeok, galdurik gaude!

ainhoafa2018@gmail.com 1641651070866 Menopausia | 2022-01-30 12:03
2

ainhoafa2018@gmail.com 1643540444654

Tanxugueiras taldeak irabaztea merezi zuen. 

Nik ez du Eurovision jarraitzen; jakiten dut nor joango den eta nork irabazi duen albisteetan esaten dutelako, baina atzo Españako telebistak eman zuen programa ikusi nuen. Kontua da, bai medioetan eta bai sareetan Tanxugueiras  taldea aipatzen zela eta kuriositatea sartu zitzaidan.
Talde galiziarrak eraman zuen ikuskizuna ederra da (Terra): bai musika aldetik eta bai mezu aldetik. Alde batetik mezu inklusiboa, "ez dago mugarik"; bestetik, hizkuntza minorizatuen defentsa (galegoz abesten dute, bikain!). Baina hau guztia ikuskizun ikaragarriarekin, musika originala (musika galiziarra, musika modernoarekin fusioan) eta haien interpretazio bikaina.

Baina "Adituen epaimahaiak" Chanel izeneko abeslariari puntu gehien eman zizkion eta, zoritxarrez, hau izan da irabazlea. 

Ikusleriak Tanxugueiras taldea aukeratu zuen, beraz, argi dago gizartea ez dagoela horren galdua (nire ustez). Baina zer du Chanel abeslari honek "aditu" hauei gehiago gustatzeko?

- Letra, negargarria da. Interneten bilatu dut eta irakurri dut, esaterako: "Yo siempre 'toy ready (Yo siempre estoy ready)". Zein da mezua? Ezin jakin, oso motza izango naiz.

- Ingelesezko hitzez jositako letra, baina badakizue, reggatoian sartzen dituzten hitz horiek: party, monetary, daddies, "apenas hago dom dom con mi boom boom... por Miami". Zer demontre da hau???!!!

- Ikuskizuna: Arropa sexiarekin dantza (agian dantza izan da onena), oso adierazkorra. Denak neska eta mutil gazte eta ederrak. Mezua? Auskalo!! Baina argi dago ez dutela hausnarketarako gonbiterik egin.

Agian ni naiz oker dabilena. Agian Eurovision bezalako ikuskizun bat hori besterik ez da, ikuskizuna. Baina lotsagarria iruditu zait irabazi duen ikuskizuna hori izatea. Alde ona ikusiko dut: atzoko saioari esker, Tanxugueiras taldea ezagutu dut eta inguruan kontzerturen bat egiten badute, ikustera joango naiz. Beste hori etortzen bada, Chanel hori, ba ez.

Bukatzeko, aipatu behar dut finalistak emakumeak izan zirela, guztiak, lehenengo hiru postuetan geratu zirenak. Rigoberta Bandiniren lana ez nuen ulertu eta ez zitzaidan gustatu, hala ere, Chanel hori baino gehiago, dudarik gabe. Honek ere mezua zeraman, emakumea, bularra, amatasuna... Baina musika aldetik eta ikuskizun aldetik ez nion ezer berezirik aurkitu (baina ni ez naiz aditua, aizue!).

Konklusioa: emakumeak izan dira finalean, baina irabazle aukeratu dute mezurik gabe, ongi mugitzen den neska gazte eder bat. Globalizazioaren ondorioa da hau? Benetan uste dute honek Eurovision irabazteko aukera gehiago dituela? Hala bada, galdurik gaude. Lepo gainean dugun burmuina bigarren mailako organotzat hartzen dute, emakumeon burmuina, gutxienez. "Te gusta todo lo que tengo.//Te endulzo la cara en jugo de mango" Hau da letraren zati bat. Hau da musikan modan dagoena? Benetan?

Galdurik gaude.

 


Utzi iruzkina: