Nafar eskarmentutik euskal estatua eta hezkuntza nazionala

3gu 1456130418491 3gu | 2012-10-25 10:39

Nahia lortzeko estrategia : ezina, ekinez, egina. NAHIA: Zertarako ari gara? Zer nahi dugu? EZINA: Zer egoera daukagu? Zein da gure erronka? EKINEZ: Zer estrategia jarraituko dugu? Zer sortuko dugu? EGINA: Nola bermatuko dugu nahia lortzea? NAHIA, gu euskaldun eta nafar kolektibo bakarra osatzen dugun herria izaten jarraitzea. EZINA. Lortzeko zaila badirudi ere, daukagun erronka menpekotasun egoerari geuretik aurre egitea da, askatasuna eta burujabetza eskuratzeko. “Nafar Estatu” bezala genuen erabaki egitura propioa Europako kide bezala errekonozitua zena, indar militarrez kendutakoaren ondorioz sortutako errealitatea daukagu: bi estaturen erabakipean menpeko hartuta. EKINEZ. Hala ere nor garen eta zer eskubide ditugun gogoan daukan herria garenez eskuratzeko gogo eta determinazio osoarekin. erronka horri aurre ekinez esparru guztietan geuretik sortutako estrategia eraginkorrak martxan ipintzea dagokigu. Bide horretan, hezkuntza, gizarte zibilaren aldetik estrategi nagusienetakoa izaten ari den adierazle garbiak ditugu azken 100 urteetan. Eta horrela jarraitzeko determinazio osoa. EGINA. Gizarte zibil burujabeak, juridikoki bere burua antolatzen jakin du. Politikoki zor zaiguna giza eskubidea dela jabetuta, berreskuratzeko bidea egiten ari garen bitartean nahi duguna bermatzeko eskutik eramateko moduak sortu ditu. Euskalgintzan, ikastola proiektua da herritar gehien bildu dituena geure hezkuntzak bizirik irauteko.Hau da, orain ere, geure estatua bereskuratzen dugun bitartean gure ekimenaren ipar-oinarria helmugara heltzeko.


Utzi iruzkina: