BEDERATZIKOA : LEHENENGO HIRUKOA

3gu 1456130418491 3gu | 2012-10-28 15:55

gu, geuk, geuretik erronkei aurre egiterakoan, ibilbiderako irizpide estrategikoen inguruan gogoeta bezala proposatzen dugu ondorengo hamarrekoa. 1. Bizi-indartu, kultura politiko nazionala gizarte zibilaren berezko boterean oinarritzea, kolektiboaren autoestima indartzen lagunduz. Nafar estatalitatean ardaztea gizarte zibilak sortutako euskalgintzaren sare osoa, geure herriaren politikagintza propioaren ipar-oinarria bihurtuz. 2. Entrenatu lidergo berrian gizarte zibilaren burujabetzaren printzipio horren errespetuan oinarrituta : burujabetza aktibatzetik laguntzen dakien liderra. Liderrak egiten dituen liderra. Nor garen eta zertarako egiten dugun, hau da, gure eginkizunen ekarpena argi izan eta egoki komunikatzen duena. Proiektuaren inguruan motibatu eta ekipoak sortzen dakiena. Sustatze eraginkorra egiten duena, eredu standarizatuak alboratu eta ekimenak behar duen sormena bultzatuz. Hori guztia bermatzeko beharrezkoak diren bitarteko jurdikoak, laboralak, azpiegiturak, ekonomikoak eta gestio eraginkorrerako beharrezkoak direnak errazten dituena. 3. Argitzen lagundu geure estatalitatea lortu bitarteko bidea egiterakoan. ez dela berdin geure eskutik erabakitzen duen egitura zibila eta estatuen egiturapean dagoena. Nabarmenduz, egitura horietan euskarekin konprometitzen diren gizabanako profesionalen lanak duen garrantzia eta zor zaien aitorpena eta eskertza.


Utzi iruzkina: