BEDERATZIKOA:HIRUGARREN HIRUKOA
7. Osotasunetik ulertu burujabetza. Hezkuntzan ere bai. Beraz, ez berdindu geure eskutik eramaten diren erakundeak, aldarrikatzearen aukera bakarrik duten erakundeekin euskara erabiltzen badute ere. Bi estatuen hiru Administrazioena den beste jabe bat; beste lurralde bat; beste identitate bat; beste hizkuntza nagusi bat eta euskara eleaniztasunean, hizkuntza bat gehiagoren kontsiderazioa duena; beste estatuen kultura euskaraz ematea gehienez ere kontrolatzen dutena, Etxekoak karguetan daudenean ere Estatuen baimenez bakarrik kudeatu ditzaketen erakundeak direla. 8. Sustatu ikastola markaren proiekzioa: nafar estatuaren euskal eskola nazionala den marka, hainbat ekintzen giltzarri eta hainbeste eragile sozial, kultural, politiko eta herritarren aitormena lotzen dituen kapital sinboliko bezala. Bultzatu ikastolak, dagokion leku estrategikoa hartzea, egunerokotasunean herritarren pentsamenduan eta sentimenduan, gizarte zibilaren ekimen politiko bezala lurralde osoan. 9. Poztu, gure iraunkortasuna etengabe bizi-berritzeko gizarte zibilak erabaki egitura propio bidez erakundetu eta burujabe funtzionatzeagatik euskal proiektuen garapena bermatu egin dugulako, horrela gure Herria bizirik ekartzea lortuz hirugarren milurteraino.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: