1512ko konkistaren 500. urteurrena gogoratzean ikastola zer da eta zertarako ?
Ikastola proiektua osatzen duen sarea, bere muga eta guzti, euskaldunon soberania hezkuntzan bermatzen duen bakarra da, nafar estatuaren euskal eskola nazionalaren motorra izanik,euskaldunok, herri bezala existitzen jarraitzeko. Aprobetxatu dezagun biziberritzeko aukera ezin hobea eskaintzen digula 2012ko urte honetan gogoratzen ari garen Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenak, funtsezko adierazle asko jendaurrean nabarmentzen direlako. Geure estatalitatea. Indar militarrez emandako konkista. Geure nahiak, bideak eta bermatzeko erabaki egitura propioak birplanteatzearen garrantzia. Gainera jakinik, hori guztia ezkutatzeko estatu inperialistek hezkuntza eta hedabideak estrategikoki erabiltzen dituztela. Horregatik eskakizun zehatza: “ikastola” izena eta izana argitu eta sare propioaren aitorpena eta trataera berreskuratu EAEn 1993 arte izan genuen bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: