TALDEAN GUSTURA ARITU ZINENEKOA
Proiektu hau duela gutxi izan zen, azken ebaluazioan, sistema hidrauliko eta pneumatiko motak aztertzen ari ginen eta proiektua sistema hidrauliko bat egitea zen, edozein izanda ere, nire taldea Auritz, Aritz eta ni ginen, hirurok lagun onak gara. Horrelako lagunein erraza zen ados jartzea eta gauzak erabakitzea, Gure lehenengo ideia garabia egitea zen, baina oso oinarrizkoa zen eta esku bat egitera aldatzea erabaki genuen, atzamarrak jaitsi eta altxatu besterik ez zuten egin, baina funtzionatu zuen. Gehien gustatu zaidan proiektua da taldean dena txantxa zirelako, ez zuen ezer inporta gaizki egiten baduzu edo zerbait apurtu bazenuen, hirurok txantxa balitz bezala hartu genuen eta ezer gertatu ez balitz bezala hasi ginen berriro, gauza txar bakarra da proiektua erakutsi behar izan genuenean atzamarrak ez zituela funtzionatu, hodiak askatu zirelako, baina dibertigarria izan zen