Maite zaitut Enara I

Kaixo, hurrengo hiru egun hauetan nik idatzitako istorioa erakutsiko dizuet. Egunero istorioaren parte bat jarriko dut. 

 

                         Maite Zaitut Enara

 

23/10/2018

Para:enara1212@gmail.com

 

Kaixo

Bizitza asko aldatu egin da, ama ez dago, ikastola berriak, arreba ez dakit non…

Gainera nire egun guztiak berdinak dira, larunbata eta igandea izan ezik. Esnatu zazpietan jantzi, gosaldu, autobusa hartu, ikastolara, etxera, etxerako lanak egin eta afaldu.

Manek egun guztia eramaten du bere ikasgelan, batzutan ez dakit lan egiten baduen edo jolasten dagoen . Nik ez diot ulertzen , bipolarra da, goizetan oso pozik dago, bueno, badakizu nola den bere poza, eta arratsaldetan haserre dago.

   Gaur egun oso arraroa izan da, osaba Manek seietan esnatu dit, eta kotxera sartu nau. Galdetzen nion “Nora goaz, osaba, gaur ikastola dut” baina ez zuen ezer esaten. Kotxean 2 orduko bidaia egin dugu. Etxe zahar batera heldu ginen. Txikia eta zurezkoa zen. Ez zuen leihorik eta atea apurtuta zegoen. Barruan ohe bat zegoen. osabak ohe azpitik kutxa bat atera zuen.

Amaren gauzak ziren. Eta argazki batean zuk zeuden. Faltan botatzen zaitut. Orain ez didazu ezta idazten. Ez dakit ezta nire postalak irakurtzen ahal dituzun.

Bueno, osabak kutxa eman eta ikastolara eraman nau.

Ikastolan, jan orduan, nik bakarrik nengoenean mutil batek nire gana etorri da “Kaixo, zer egiten duzu bakarrik?” eta nik esan diot “jan, utzidazu bakean,” “Lasai neska, Sakari naiz, berria naiz, lagundu ahal didazu?” “zergatik etorri zara nigana, nik erez ez dut ondo ezagutzen ikastola, galdetu mutil ohiei” “ez, erakutsidazu zuk mesedez”

oso majoa zirudien. Baina ez diot sinetsi. Beste mutilak bezala izango da. Beste pertsona batekin joango da , segur aski. Ahizpari hori egin zioten, mutil guztiak berdinak dira.  

Egon naiz berarekin errekreo guztietan. Baina lasai, ez naiz berarekin gehiago egongo, nik nahi dut baina… mina  egingo dit.

Gero etxera heldu eta arreba Maitane zegoen osabarekin pelikula bat ikusten. “Maitane!!!!!” oihuka egin diot. Berak ere hitz egin nahi du zurekin.

Maitanek:

Kaixo Enara, Ainak denbora osoan hitz egiten du zutaz, faltan botatzen zaitu. Bere ahizparik hoberena zara. Ez egin mina, mesedez. Bueno, Australiara joan nintzen lan bat egitera eta diru asko lortu dut, eta famatua egin naiz. Nire ametsa bete egin da. Sei hilabete barru beste pelikula bat egingo dut hemen.

Espero dut egun batean ikustea. Bueltatu laster!

 

AGUR (Maitane eta Ainaren partez)






Utzi iruzkina: