Hasiera

 

Nire izena Ibone da. 15 urteko neska bat naiz. Antzerkia egitea eta familiekin edo lagunekin egotea gustatzen zait. Asko maite ditut pelikulak eta serieak. Pertsona alaia eta bizia naiz, baina botila ikustean erdi utzik ikusten dut. Hau da, gauza txarrak ikusten ditut. Orduan, alde horretatik, pertsona urduria eta dudatsua naiz. Blog hau sortu egin dut nire bizitzako abenturak kontatzeko, egin ditudan bidaiak azaldu, nik idatzitako ipuinak edo abestiak erakusteko...etb.

Gehien bat bizi ditudan esperientziei buruz hitz egingo dut. Izenburu hau jarri dut, nire ustez pertsona guztiek amets bat dugu, helburu bat dugu eta bizitzan lan egiten dugu amets hori betetzeko. Niretzat ametsak oso garrantzitsuak dira. Adibidez nire ametsak hauek dira; aktorea izatea, mundua salbatzea eta pozik bizitzea. 

Amaitzeko nik idatzitako abesti baten hasiera erakutsiko dizuet;

 

 

Amets bat dugu,

amets hori lortzen badugu,

bizitzako pertsonarik zoriontsuenak izan ahal gara,

gure helmuga da eta bizitza onaren hasiera.

 

Guztiak helburu bat dugu bizitzan;

pozik bizitzea, suhitzaile izatea, 

maitasun eder bat izatea, txinera ikastea,

edozein gauza izan daiteke. 


Utzi iruzkina: