Ez dago gauza onik

Kaixo, gaur beste istorio bat jarriko dizuet. Bullying-ari buruz da, espero dut gustatzea!  

 

 

                       EZ DAGO GAUZA ONIK    

 

 Lekurik ba al dago ondo bizi ahal izateko nonbait? Lekuren bat non inor ez dagoen prest zure bizitza izorratzeko?  Zer egin ahal da ondo bizitzeko leku honetan? Ezer. Hemen ezin da ondo bizi. Bizimodu hau nazkagarria da.

Ez ditut lagunik.

Ni ez naiz ezer mundu honetan.

Noiz amaituko da bizitza hau, noiz. Heriotzari deitu behar diot nire bila etortzeko?

-Ane!!!jaitsi!!

-banoa ama

Klase ordua da. Baina lasai. Segituko dut idazten. Ez daukat ezer hobeto egiteko.

 

Matematikako klasean nago. Irakasleak, beti bezala, bere historiekin biribiltzen da. Eta inoreri ez zaio inporta. Inoreri. Baina horrela klasea galtzen dugu.

Hemendik atera nahi dut. Ez bakarrik klasetik. Ikastolatik ere. Eta herritik, eta mundutik.

Beste planeta batera joan nahi dut, niretzat izatea planeta oso bat. Hori bai ametsa.

Batzuetan, norbait  itxaron dut. Pelikuletan bezala,  babo bat dago eta egun batean norbait bere gana doa eta lagunak egiten dira. Baina noiz helduko da? Ikastolan azken Kurtsoan nago.  Gainera, pelikula bat da , pelikulak gehienetan pelikuletan kontatzen dutena ez da egia. Hain tontoa naiz sinistu dudala.

Zuek dakizue zer den bullying-a? egin ahal dizute noizbait?

 

Atzo adibidez, hiru neska etorri ziren nigana. komunean nengoenean aurpegia garbitzen. «ikusi ahal duzue, zen ordua aurpegia garbitzeko» «bueno, berdin dago, ez da aldatuko inoiz» «aunque la mona se vista de seda mona se queda» « kar, kar kar»  gero nire belarrian esan zidan batek «anorexika, zuk ez zara inor ezta ez zara izango inor mundu honetan ez inorentzan» eta urarekin busti zidan. Eta nire liburua, berri berria, nire ametsetako liburua, hartu eta apurtu zidaten.

Bizitza hau ez da erreza. Zerbait egin nahi dut. Baina ezin dut, ez da erraza.

Badakit, ez naiz bakarra, baina milioitik horietako bat naiz.

-Ane, egin ariketa mesedez

-e…e...ez dakit. Ez dut ulertu

Hori bai pelikula. Zure munduan zaudenez, klasean galdetzen dutenean ez zara enteratzen. Zergatik gertatzen zait niri guztia?

 

-Ane!! zure merienda

Etxera heldu naiz. Aita ez dago, beti bezala. Aitarik txarrena da.

Ama egun guztia lan egiten du.

Orain amamarekin nago, arratsalde guztiak bezala.

Lokartuko naiz.

Egun on, gaur pozik esnatu naiz , eta gainera aita bizikleta bat oparitu dit.

Gaur ez dut ikastola.

Gaur ez dut espero asko idatziko dudanik, nire lehengusinarekin egon nahi dut.

Bueno, zinemara joan gara bizikletez ama, lehengusina eta hirurok.

Ezin dut sinistu, hain azkar aldatu da bizitza.  Orain oso oso pozik nago. Eta egunez aldatu dugu bakarrik.

Arratsaldean parkean egon gara hitz egiten eta jolasten. Eta orain bere lagunak esagutzera joango naiz.

Gaur pozik nagoelako eta inor kenduko dit poza.

Bihar idatziko dut.

Atzoko gaua gau hoberena izan zen. Eta lagun baten etxera noa, lo egitera.

Erregin bat bezala bizi naiz .

Bueno, nire lagunekin noa. Agur

 

-Ane!!! non dago liburu berria , Ane esnatu.

-  e...galdu dut, nire lagunak deitu dute ?

-maitia, ez dute deitu inoiz inor, ezta gaur

- Ama, baina atzo euren zenbakia eman zidaten, eta beraiekin hitz egin nuen gauean

- Hori ez da gertatu inoiz, amets bat izan da

Ametsa izan da?  nola gertatuko zitzaidan niri hori, ametsak dira.  

Zer egin ahal dut.

 

Lagundu ezazu mina egin ordez.


























Utzi iruzkina: