B.D.

Zaldibar 1583702029635 Zaldibarko Berbalaguna | 2020-03-07 18:11
2 1

Zaldibar 1583602862248

Oraingoan zaborren gora beherak ez baina beste berri txar batekin gatoz ingurumari hauetatik.....saiakera guztiak egin ondoren Berbalagun egitasmoa bertan behera gelditzeko erabaki bat-batekoa hartu dute topaguneko gorenek, udaleko lehiaketako pleguek jarritako gutxieneko 15 pertsona ez lortzearren herri honetan.  Orain arteko 7 pertsonak ni, euskaldun zaharra barne euskaraz egin barik arauek dioten 15 ez lortzearren......beste behin kantitateak kalitatearen gainetik irabazi du, horrela noski, ezinezkoa euskara bezalako hizkuntza batek inoiz merezi duen maitasunik jaso....the laws are the laws! and they are immovable! eta beste ezeren aurretik daude gainera.....ta inork ez ditzala zalantzan jarri.......Orain ulertuko duzue zergatik diarduten etengabe irudimena suntsitzen eta beraz gurea bezalako herri txikiak lurperatzen......nere aldetik esan, euskararen egoera nahiko tamalgarria ikusita 2 pertsona soilik egonda ere urrea bezala zaindu behar genituzkela! lehen ere bagenekien legeak egiten dituenak tranpa egiten duela beraz horren zantzuak ditu honek ere......honoko hau diñotzuet ulertuko duzuenoi behinik behin......jaso tramankulu guztiak, funtzioa amaitu da eta! orain aste osoan zehar lasai erdaraz egin dezakezue!!! euskara hilik ikusi nahi duzuenok jarraitu "gizonaren" legeak, bide laburra eta bidesari garestiegia izango du......gainontzekook gure bihotzen taupaden erritmora dantzatutako "legeen" gerizpean bide berriak ikuskatzen jarraituko dugu......Bidai on!!!

2020-03-07 20:46 #1

Euskeraren alde hau, eukeraren alde bestea...y mañana en español please!
Bihar "emakumearen egune", bai, askatasunaren ikurra patriarkadua onartuz gero eta kapicominismoaren gosea edukiz gero. Bihotzetik egiten badozuz gauzek ez dekozu lekurik mundu honetan!!!!
Animo lagun


Utzi iruzkina: