Steve Vai Bergaran: A ze konzertu puskea!!

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-07-09 17:09
4

Kontzertu onak ikusten ari banaiz azken aldi honetan, (1 eta 2), atzokoak marka guztiak hautsi zituen. Buah! Qué caña! Iazko maiatzean Alice In Chains Bilbon ikusi nituenetik ez nuen hainbeste disfrutatu kontzertu batean. Atzo ikusi eta entzundakoa ondorengo lerroetan.

Steve Vai lehenengo aldiz zuzenean ikusi nuenean orain dela 17 urte izan zen, Whitesnake-ekin batera 1990ko abuztuaren 12an Donostiako belodromoan "Slip Of The Tongue" biraren amaieran ain zuzen ere. Ordu ezkeroztik dexente aldatu bagara ere, Steve-n trebezia nabarmendu egin da, posible bazen!

Jam Aretora 20.20ak aldera iritxi ginelarik, ateak oraindik ez zituzten ireki eta kanpokaldean xirimiri latza botatzen ari zelarik, ilarako jendea oihuka eta txistuka hasi zen. Bitartean sarrerak erosteari ekin genion: 38€! garesti bazirudien, redios, kontzertuaren ondoren sekulan gustoen gastatu ditudan 38€ak izan zirela esatea badut.

Ateak 20.45ak aldera ireki zituztenean lehenengo sorpresa: Katxeatu egiten gintuzten aretora inongo kamararik sartu ez zedin. Tira, Canon Ixus50 xixtrin bat izateak ere bere abantailak izan behar zituen ta kamarea ezkutatu ondoren ilaran jarri eta katxeatu ondoren barruan geunden. Kamara eta guzti inongo arazorik gabe ;-)

Kontzertua Stevek pupilo bezala dakarren Zack Wiesinger kitarra jolearekin hasi zen. Tipoa kitarrarekin oso ona izango da, Monster Familyko doinuak, bluesya-ak... baina egiten zituen txorradak etxen utzi izan balitu hobe. Nik tipoa ez nuen agoantatu: insufrible.

Zack Wiesinger Bergarako Jam aretoan.

22.10ak aldera festa hasi zen, joder, a ze festa!!!

Jam-eko eszenategiak ematen duena ematen duelarik, elementu gutxi batzuekin itxura oso efektista lortu zen, argi berdedun kitarra kuriosoa.

Soinua, bai kalitatean eta baita ere bolumenean niretzako bikain, jendea ere ondo portatu zen, taberna aldeko isilk egoten ez ziren anormal pare bat ezik. Hala ere hoberena zalantzarik gabe kontzertuak 2h.30' iraun zituela izan zen!!!!!!!!!!!! joder, la pera!!

Stevek zekarren taldekideak zeharo ezezagunak zitzaizkidan, baina a ze maila erakutsi zuten denak, inongo salbuespenik gabe:

Jeremy Colson: drum kit and all sorts of things that you hit. (not so new member either)
Dave Weiner: Rhythm guitar, sitar, acoustic guitar and smile. (The longest member besides Steve)
Bryan Beller: Bass and impossible ears.
Alex DePue: Electric and acoustic violin, keyboards, the new fast fingers.
Ann Marie Calhoun: Electric and acoustic violin, Viola, Banjo and keyboards, confidence personified.

Jo zituzten abestien zerrenda hau da:

1. No we Run
2. Oooo
3. Building the Church
4. Tender Surrender
5. Band Intro's
6. Fire Wall
7. The Attitude Song
8. Dave's Solo
9. I'm Becoming
10. Die To Live
11. Freak Show Excess
12. Violin Solos

1. All About Eve
2. The Beast
3. Angel Food
4. Drum Solo

1. The Murder
2. Juice
3. Whispering a Prayer
4. Tarus Bulba

1. Liberty
2. Answers
3. For the Love of God

Azkeneko honetan bizkarreko ileak tentetu zitzaizkidan Ann-ek bibolinarekin lehen akordeak jotzen hasi zenean. Amaitzeko kontzertuko une ezberdinetan hartutako bideo sekuentzia ezberdinak eskuratzen dizkizuet. Audio eta bideo kalitatea infamea da baina besterik ez dagoenean konformatu egin behar. Horrekin batera argazkien set osoa hemen dezute ikusgai.

Thanx Ann, Dave, Steve, Jeremy, Bryan, Zack... not that much, and Alex!

Tender Surrender

Steve and Jeremy having fun with the audience.

borthuzai

borthuzai 2007-07-09 20:00 #1

hi, youtube-ko bideon izena gaizki jarri dek: "steve vain bergaran 01"
steve vai beharren steve vain

xa2er

xa2er 2007-07-09 21:02 #2

Aldatu diat.
Eskerrikasko!

Gari

Gari 2007-08-30 13:30 #3

Ze kasualitate!   Kontzertuan bata bestearen alboan egon ginen eta!

Artikulu hau irakurri gabe neukan.

Nire kasuan hurrengoan ez naiz Steve Vai-ren kontzertu batetara joango. Oso ondo jo zuten eta kontzertua oso ona izan zen, baina jadanik 4 aldiz ikusi dut, eta antzerako gauzak egiten dabil. Gainera azkeneko diskak nahiko aspergarriak iruditu zaizkit.

Hala ere nire gitarristarik gustokoenetakoa izaten jarraitzen du.  Hurrengoan kaso egin!

xa2er

xa2er 2007-08-30 14:14 #4

Hi izango hintzen ez neoan ziur ta apuroa eman zidan hankasartzeren bat egitea.

Ni aldiz Passion & Warfaren geratu nintzean. Azkeneko diskak ez dizkiat ezagutzen!

Ok, hurrengorako katxarro bat hartuko diagu.

Izan untsa!

Utzi iruzkina: