Sobiet Batasuneko ohituretara bueltatzen ari al dira?

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-07-25 19:02
2

Vladimir Putin Kremlineko buru denetik makina bat salaketa jaso ditu bere gobernu zorrotzak Giza Eskubideen urraketengatik: Kazetariek dituzten oztopoak, Txetxeniako odolustea... leku guztitan zakurrek hankutsik!

Baina bada azken asteetan gertatzen ari den gauza bat urteak zirela ez zela gertatzen: Erresuma Batuko eta Norbegiako hegazkin militarrak Errusiako Tupolev Tu-95 bonbardatzaileak eskoltatzera bidali behar izana herrialde horietako mugetara gehiegi hurbiltzeagatik. Aspaldi ahaztuak zeuden espioitza ohiturak berreskuratu dituzte aidanez.

Erresuma Batuko Tornado bat Errusiar Tupolev-95 "Bear" bat eskoltatzen Eskoziako kostaldean. Azpikaldeko argazkiarekin gutxienez hogeitamar urteko aldea badago ere, eginkizuna berbera da.
Bideo honetan aldiz, "Bear" baten misio oso bat ikustea dago, basetik irten, F-16 Norbegiarengatik interzeptatu eta bueltan etortzen den arte.

Baina espioitza lanetan hautsak arrotuta datozte eta aste honetan Erresuma Batuak Litvinenko kasuarekin loturik lau diplomatiko kanporatu badituzte ere, Espainiko CNIko kide ohi bat Errusiari informazioa elarazteagatik atxilotu dute. Izaronewsen gertatutakoaren bertsio alternatiboa ere eskaintzen dute.

El Periodico de Catalunyako politikako atalean ikusia.

Errusia indartsu somatzen da eta bere influentzia mantentzen eta indartzen ari da. Azken urteetako petrolioaren igoerak diru sarrera itzelak suposatu dute Errusiar ekonomiarentzat eta Yeltsinen garaietako mixeriak atzean uzten ari da. Hori da nik behintzat iaz bertan izan nintzenean ere ikusi nuena: Errusia potentzial itzelezko herrialdea da.

Azkenik eta kuriosidade bezala, iazko udan Rusian izan nintzenean, Sobiet Batasuneko Polit Buróko kideak, generalak, inbestigatzaileak etabar hilobiratzen zituzten Moskuko Novodevichy kanposantuan izan nintzen ta makina bat argazki atera nituen, horien artean Andrei Tupolev ingenieri aeronautikoaren hilobia.

kmble Hill

kmble Hill 2008-02-12 00:55 #1

Looks like an interesting site.

Best Regards

Kimble Hill.

xa2er

xa2er 2008-02-12 10:01 #2

Hi Kimble and all foreign visitors!

Watching my blogs statistics I have realized that this blog has been visited by many visitors located in the US, Holland and the UK in the last days. And all the visitors have watch this post, where has been mentioned my blog? Just curious.

Thanx a lot to everybody and take care.

Utzi iruzkina: