PriestFeast Donostian... zenbat zahartu garen!

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-03-15 19:32

Bufff... denbora ez da alperrik pasatzen.

Anoetako belodromo mitikoan makina bat kontzertu ikusitakoak gara etxean: Whitesnake 1990an, Metallica 1992an, BlackSabbath eta Slayer 1998an, Megadeth 1992 eta 1995ean, Pantera 1991 eta 1994ean, IronMaiden 1990 eta 1992an, CorrosionOfConformity 1995ean... urteak ziren ohiko formato metaleroko kartel bat aurkezten ez zena belodromoan, aretoko sarreran hori zen entzuten zen komentarioa: bazen garaia!



Argazkiak.org | Espontaneo bat Megadetheko kontzertuan. © cc-by-sa: xa2

Kontzertua bikaina izan zen, 50€ren truke, izan beharko! Testament fiera batzu dira zuzenean, 1989tik jarraitzen baditut ere, ez nituen sekulan zuzenean ikusi ta kriston egurre sartu zuten naiz eta soinu kaskarra izan. Megadeth aldiz, disfrutatu banuen ere, Dave Mustaine betiko anormala izaten jarraitzen du. Taldekideek bikain, Dave pattal.

JudasPriestena aldiz, "la pera" izan zen. Rob Halforden ahotsa espero nuen baino hobeto egon zen eta espektakuloa bikaina izan zen. Kontzertuaren ia amaieran publikoarekin batera operako saio horiek berarentzako gorde izan balitu hobe, baina orokorrean oso, oso kontzertu txukuna eman zuten: Electric eye, Breaking the law, Hell bent for leather... klasikoak jo zizkiguten!! 22.30etan hasi eta 00.10etan amaitu zuten, jarraian etxeko buelta aparteko nobedaderik gabe.

Argazki eta bideo gutxi batzu jarriko ditut post honetan, argazki set osoa Argazkiak.orgko nire kontuan ikusgai dituzue zuen gozamenerako.


Argazkiak.org | Testament belodromoan. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Megadeth banderola belodromoan. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Megadetheko Dave Mustaine. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | JudasPriest Donostian. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Rob Halford motoarekin. © cc-by-sa: xa2


Azti, audio kalitatea nazkagarria baida.


Utzi iruzkina: