Patxi Lopez dantzaria, euskalduna eta Portugaletekoa.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-02-27 15:15
3

Bale, bale... aurreko batean hauteskundeei kaso gehiago ez niela  egingo agindu nuen baina Sustatuk publikatu duen berri baten ildotik hauteskundeen aurretik egingo dudan azkeneko posta jartzen dut blogean.

Aurreko asteazken arratsaldean Barakaldoko IKEAn lagun batekin batera buelta bat ematen jardun nintzelarik, kanpokaldean lurrean botata azpikaldeko argazkietan agertzen den Patxi Lopezen triptikoa ikusi eta etxera ekarri nuen.

Argazkiak.org | Patxi Lopezen propaganda 02 © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Patxi Lopezen propaganda 01. © cc-by-sa: xa2

Portugaleteko PSOEk Patxiren irudia goraipatzeko laudorioz beteriko triptiko bat baino ez da, bertan ez dezute PSOEren programa politikoaren aipamenik aurkituko, Patxi, Patxi eta Patxi baino ez.

Hala ere, triptikoan aurkitu dudan gauzik bizarroena azpikaldeko argazkian agertzen den testu hau da:

"El amor a nuestra tierra le lleva a participar activamente en la vida social y cultural de Portugalete, como miembro de su grupo de danzas y su "cuadrilla" de toda la vida. "Nunca falta a la Virgen de la Guía"

Geure lurrarenganako maitasunak Portugaleteko gizarte eta kultur jardueretan aktiboki parte hartzera bultzatu du, bai dantza-taldeko kide izanez zein bizi osoko koadrilarekin egonez. "Inoiz ez du huts egin Gidako Ama Birjinaren jaira"
WTF!!! Nunca falta a la Virgen de la Guía??? Gidako Ama Birjina??!!! Ez ginen geratu PSOE alderdi laikoa zela?

Argazkiak.org | Patxi Lopezen propaganda 03 © cc-by-sa: xa2

Buffff... "dantzaria", herriko ospakizun erlijiosoetara ez du hutsik egiten...

Triptiko hau ere, Lazkaoko Beneditiarren artxiboko Juan Jose Agirreri eramango diot azken aste hauetan jaso ditudan paper eta kartelekin batera.

2009-02-27 16:55 #1

Kar-kar. Oso ona!  Etxetik izango du oraindik txano hori?

Ongi izan!

Sasetaurrena

Sasetaurrena 2009-05-21 02:00 #2

Iepa Xabier!!!!

Bidaliztazu triptikoa bai kolekziorako ederra izango da bai, baina ezaiezu psekoen pegatak erakuztea, hor ikusiko dituzu hoien deriba zein izan den....

Begiratu 70. hamarkadakoak, jajak garantizatuak daude!!!

NAFARROA EUZKADI DA!!!!! lelopean Redondo, Txiki Benegas ta besteak..... farre egiteko kontuan benetan.

Ederra blog-a

Zorionak!!!

xa2er

xa2er 2009-05-21 05:59 #3

Aupa gudari!

Bostonen Prodigyren kontzertuaren bueltatik idaztea ere ez da oso ohikoa...

Joer jefe, askotxo eskatzen didak, triptikoa oraindik etxen daukat eta Lazkaoko artxibategira eramateko asmoa nian... egin dezakedana zera da, eskaneatu pare bat atera eta bidali, balio al dizu?

Esango dek.

Utzi iruzkina: