Nafarroa osoaren batasuna aldarrikatzen

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-05-20 19:10

Tolosaldeko nafartarrek antolaturik eta Nabarralderen babesean, Nafarroa osoaren batasuna aldarrikatzeko Tolosalde eta Goierriko  hainbat herritarrek Nafarroako Erresumako posizioa zen Ausa-Gaztelura mendi irteera egin dugu gaurko partez.

Eguraldi traketsa lagun izan badugu ere, Nafarroako Erresumako ikurriñez orniturik gogoz ekin diogu Gazteluko bideari Larraitzko zelaietan bildu garen abertzale eta nafartarrak. Irteeran Gazteluko tontorrean irakurri den aldarrikapenaren kopia bana eskuratu zaigu bertaratu garenoi.

     

Irten garenean eguraldia ateri bazegoen ere, Errekontako lepora iristerako euri, laino ta haizeteak gogoz zaildu dizkigute Gazteluko igoera.

   

    




Nafar Estatuaren aldeko aldarrikapenaren irakurketa.


Oihana bertsotan.

Tontorrera igotakoan, Euskal Herriaren naziotasuna eta Nafarroaren independentzia aldarrikatuz testua irakurtzeari ekin zaio. Jarraian, Nafar Korteen Ereserkia abestuz, irrintzi batzu botaz, INDEPENDENTZIA!! eta Gora Gu Ta Gutarrak oihukatuz, eta Amasako Oihanaren bertso batzu gozatu ondoren Larraitzgo bideari ekin diogu.

   

              

Egun hauetan eta gaur egin digun eguraldia medio, Gazteluko bidean "txapapotea" gogoz zegoela esatea ere soberan dago. Ipurdikoa ere hartu dut!



Larraitza bueltatutakoan anaiarteko argazkiak hartuz amaitu dugu gaurko zitea.
Ekimen txukuna eta duina suertatu da Tolosaldeko nafartarrek antolaturiko txangoa. Hurrengo zitea ekainaren 24an Noainen jarri dute. Jarraipena egingo diogu Nabarraldeko lagunei!!

Azken oharra: Norbaitek kalitate osoan argazkiren bat nahiko balu, kaso egin dezala.


Utzi iruzkina: