MIT (VI) aurkezpen erratua.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-05-20 19:09

Sustatuko lagunek MITen ikusten ari naizenaren kronika bat prestatzeko eskatu badidate ere, nire tokaioa hemen zertan dabilen azaltzeko balioko duten elkarrizketa batzu aurretik blogeko irakurleentzat egiteko asmoa banuen.

Tira, jada bideo gutxi batzu grabatu ditugu ta azpiko hau gaur goizean, Euskal Herriko arratsaldean, MITeko reaktore nuklearraren aldamenean grabatu dugun aurkezpen erratuarena da. Ikusten dezuten bezala, aurkezpentxo bat egiten ari nintzela langile bat etorri zaigu eta grabatzeko baimenik ez dugula aipatu digu. Zer egingo diogu bada!


Argazkiak.org | MITeko reaktore nuklearra egunez. © cc-by-sa: xa2

 Xabierrek aipatu didanagatik, reaktore nuklearra zenbaitzutan ez da MITeko energia beharrak asetzeko gai. Hasiera batean hemen eraikin asko, ornidura eta baliabide pilla bat daudelako izan daitekelarik pentsatzea bada ere, hemen bai beharko luketela Kyotoko ituna betetzeari ekin. Energiarekiko erabateko zabardura ikusten da hemengo gizartean. Horrela ez dute beharko ba unibertsitatean reaktore nuklearra!


Utzi iruzkina: