¿Me muestra su DNI, por favor?

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-06-29 18:29
2

Ba horixe bera, gaurko egunean, oraintxe bertan, Donostian 17.00etako trena harturik Beasaingo bidean nijoala eta Martutene parean gindoazela GAReko hiru "sardinzar"  gure aldiriko RENFEko trenaren bagoian agertu direla eta horietako bat nire parean segundu batzu so geratu ondoren jada ohikoak bihurtu diren galderak egin dizkidala:

"¿Me muestra su DNI, por favor?

¿Dónde se baja usted?"
En Beasain.

"¿Esa mochila es suya?"
Sí. "Muestremela, por favor."

Motxilako zorroak ireki arazi dizkit, nire gauzen artean miaketa edo miaketa saiakera egin du eta nire NAN espainola "pinganilloa" zuen bere akolitoari luzatu dio. Ni aldiz, MITeko liburu dendan erositako Arsenals Of Folly "tan pitxi" irakurtzen jarraitu dut (liburuaren gaiak pikoloarengan eraginik izango al zuen?)

                  

Jarraian gure bagoian beste pare bat agertu dira eta "garbia" nagoela basearekin ikuskatu ondoren NANa itzuli dit tipoak:
"Aquí tiene su DNI, gracias"
Azaldu diren bezala beste bagoira pasa dira bostak ta bistaz galdu dira.

Ezagunei horrelako abenturak aldiriko trenean gertatzea ohikoa dela esaten diedanean jada ez naiz asaldatzen: Egoera jasangaitz horretan satisfazio ikaragarria sorrarazten didana zera da, nik jakin badakidala ez daukadala zertan koitauta egon beharrik ez dakit zer "zerrikeri" ezkutu izan dezakedalako: Ni ez naiz sekulan espainiar legediarekiko inongo "ilegaltasunean" jardun, (tira, 2001. urtean intsumiso izateagatik deklaratu behar izan nuen epaile espainiar baten aurrean baina badakigu zertaz ari garen) eta asmorik ere ez, azken finean abertzaleon lana kartzelaz edo komisaldegiez at eraginkorragoa baida "itzalean" baino.

Pikoloek txasko hori nirekin izateak satisfazio berezia sorrarazten dit.


bittorio maortua

bittorio maortua 2009-06-30 23:40 #1

Bai, Xa2er, Euskotrenen ere egiten dituzte miaketak, nik ikusi izan ditut Zumaian, esate baterako.<br />

xa2er

xa2er 2009-07-01 02:30 #2

PESAko, orain Lurraldebus, autobusetan ere egiten dituztela esan didate.<br />Eskerrikasko Bittorio!<br />


Utzi iruzkina: