Lehendakaria Leidorren ikusi dut: Ez nau 100% konbentzitzen.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-10-28 14:45
2

Aurreko ostegunean, urriaren 25ean, Ibarretxe Lehendakariak Tolosako Leidorren bere herri galdeketaren aurkezpena egin zuen. Horren berri izan bezain pronto eta nire alderdi ohian oraindik ezagunak eta lagunak ditudanez, bertan izateko aukerarik nuen galdetu nien. Printzipioz EAJko kargu publiko eta afiliatuentzat zuzenduta bazegoen ere,  azkenik ekitaldi irekia suertatu zen. Porzierto, Bazkaltzaindia blogean ekitaldiaren kronika bat egiten dutela ikusi dut.

Lehendakariaren aurkezpena interesgarria izan zen, hori ez dago ukatzerik. Zapaterorekin izan zuen elkarrizketan suertatutako zenbait anekdota eta pasadizo bota zituen eta orokorrean entretenigarria izan zen. Hala ere, ekitaldian gauza kezkagarri bat somatu nuen. Lehendakariaren proposamena erronka haundia da eta euskal gizarte zibil osoaren inplikazioa behar du aurrera ateratzeko. Nik Leidorren gizarte zibileko ordezkaririk edo herritar soilik ez nuen ikusi, EAJko kargu eta afiliatuak soilik: Herriko alkatea eta zinegotziak, Ahaldun Nagusia, Diputazioko arduradunak, ...eta Nuria Lopez de Guereñu, ta Arantxa Tapia... aaaarrghh!!!

Gipuzkoan Lehendakariaren proposamenaren 1.go aurkezpena egiterakoan ekitaldi publiko eta ireki bat egin beharrean, alegia, Tolosaldeko gizarteari irekitako ekitaldia egin partez, "familikoentzat" egitea oso pobrea iruditzen zait. Pobrea eta erraza.

Aurreko astean, Lehendakariaren proposamena gizarteratzeak lan haundia suposatuko duela ohartarazi nion EAJko lagun bati eta ea EAJko base mailan proposamen hori gizarteratzeko proposamenik edo lanik dagoen galdetu nion. "Ni hostias" erantzun zidan.

Pue fale.

Esan bezala, Lehendakariaren aurkezpena ondo egon zen, hori ez dago ukatzerik. Baina Lehendakariak gure herriko errealitateaz daukan perzepzioak kezkatzen nau.
Errealitate gordinean zer gertatzen ari den jabetzen den zalantzak ditut.
Zentzu horretan, ELAko idazkari nagusi den Josu Elorrietari aste honetan Argiak egin dion elkarrizketa eta gaurko Berriak dakarrena azpimarratu nahiko nituzke. Argiakoek elkarrizketaren pasarterik interesgarrienak bideo batetan jarri dituzte eskuragarri.

Elorrietak esandakoa, Eusko Jaurlaritzatik ikusi arazi nahi gaituzten mezu ponposo horiekin lotuko nituzke, bakizue: Aurrera doan herria eta pelaje hortako mezu autokonplazienteak. Galdetu diezaietela Osakidetzako langileei ea aurrera dijoazten, je!

Lehendakariak gizartea bere proposamena babesten berarekin batera behar duela errepikatu zuen: "atzetik ez, batera"  Ba han zeuden EAJko kargu eta arduradunen laguntza soila izatea mugatzen bada... va apañado.

Leidorren bertaratutakoen artean, oraindik EBBko buru den Josu Jon Imaz faltan bota nuen.

Akaso bere alkandorak plantxatzen arituko al zen?

TXISKU TXIKI

TXISKU TXIKI 2007-10-30 14:23 #1

Aupa Xa2er, zemuz?
ikusten det a tope habiela.
Ondo, ondo, segi hortxe.
bi aldiz deitu dizut eta ez dut lortu harrapatzea. kontua da goiko irudia aldatu egin duzula eta gu horren atzetik gabiltza. ea nola egiten den erakusten duiguzu.
egongo gea.

xa2er

xa2er 2007-10-30 17:38 #2

jejeje... lana puta xamarra dek. Hala ere, hurrengo astera arte ezingo dizuet kasorik egin.

Baina lana aurreratzearren, sartu nahi dezuten irudia aukeratu ta bidali. Ea zeozer egitea dudan.

eongogatxik!

Utzi iruzkina: