Legebiltzarrean izan nintzen.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-06-29 17:07

Ba hori. Aurreko ostiralean Gasteizko Legebiltzarrean egin zen plenoan egoteko aukera aurkeztu zitzaidan ta horrelako aukera etorri bezala joaten direnez, ezinezkoa ukatzea.

Medioetan dagoeneko bere berri izaten ari gara ta ez naiz luzatuko bertan hitzegin eta adostutako erabakien inguruan. Aldiz, gure eserlekutik ikusi nituen ta medioetan agertu ez diren gauza kurioso pare bat baino ez dizkizuet erakutsiko.

Lehenengo gauza kuriosoa Legebiltzarreko mahaiko idazkarien mahaien ikusi nuen. Legebiltzarreko mahaia PPko Carmelo Barriok, EAko Rafa Larreinak, PSOEko Isabel Celaak eta EBko Kontxi Bilbaok osatzen dute, Izaskun Bilbao dela Legebiltzarreko mahaiaren buru.

Gu geunden lekutik dena primeran ikusten zelarik, hara non fijatzen naizen PPko Carmelo Barrioren paperen artean zer zegoen eta...



Marca egunkariaren alea, aurreko egunean Eurokopako Espainia-Errusiako futbol partidaren 3-0 emaitzaren berri ematen duenekoa!!!!
Kutrea izan behar da gero legebiltzarrera horrekin agertzeko.


"Patata!!!"

Medioen presentzia itogarria eta gehiegizkoa zen. Normala izan daiteke saio baten hasiera eta amaieran medioek tartean sartzea, baina hainbeste????:



Txinpun. Jarraian bozkaketa etorri zen dagoeneko badakizuten emaitzarekin, legebiltzar pareko tabernan pote bat hartu ta etxeko bideari ekin genion.

Ah! Deutschland Über Alles!!!!!!!!!!

 


Utzi iruzkina: