Komeni zaigunean bai, bestela... ez.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-06-26 18:53
5

Euskal Herriko Udal ezberdinek beraien herritarrak AHTaren inguruan duten iritzia jakiteko asmoz antolatu diztuzten herri galdeketak AHT Gelditu! Elkarlanak babestu egin ditu: Urbinan, Gasteizko hogei konzejuek, Itsasondon, Atxondon, Alegin... Eusko Jaurlaritzatik eta administrazio publiko batzuetatik aldiz, mespretxuz begiratu dira herri kontsulta hauek:

"Sobre la Y vasca se ha hablado y debatido hasta la extenuación a lo largo de todos los años que se han necesitado para dar por terminada la definición del proyecto. A estas alturas plantear de manera demagógica la exigencia de un debate y la paralización de las obras no pretende sino hacer abortar lo que democráticamente se ha decidido", ha añadido López de Gereñu.
Edo mespretxatu ez direnean, berauk gauzatzeko oztopoak jarri dituzte.

Gaurko egunez Beasainen Lokarriko furgonetatxo bat euskal gatazka konpontzeko eskatuz sinadurak biltzeari ekin dio plaza inguruan.

Lokarri bezalako erakunde batek herri kontsulta eskatzeko sinadurak biltzea euskal gatazka konpontzeko zergatik da zilegi? Udalek "AHTari bai edo ez" beraien herritarrei galdetzen dietenean, zergatik satanizatzen/mespresatzen da ekimen hori?

Gogora ekarri nahi ditut Goierritarra aldizkariak 311. alean Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeari eginiko elkarrizketan Itsasondoko herri kontsultaz zioena: "...Legitimoa izan daiteke horrelako ekimen bat erabiltzea propaganda edo borroka ekintza bezala, baina hori ez da kontsulta bat". Lokarrirena ere ez, ezta Arantxa?

Lokarriko arduradunek Lehendakaritzarekin harreman estua dutelako izango al da?

Norbaitek argituko balit estimatuko nuke.

uxo

uxo 2007-06-27 13:42 #1

Eunon guztioi

Arretaz irakurri dut Lokarrik antolatutako firma sinaduren bilketari buruzko zure idatzia. Egia esan zure iritzia nahiko ximplea dela uste dut, hau da, zergatik heak egin dezakete firma bilketa bat nahi dutena salatzako eta guk ez? Ba garbi dago Xabi, heak agintzen dutelako. Horrela esanda zu ere nere iritzia xinplea dela pentxatuko duzu, baino xinplea baino, logikoa dela uste dut. Niri izorratzen didana da furgonetaxoa ,haren txoferrarekin eta eramango duen andereño xarmantaren soldata (ea lortzen dudan horrelako kurro txiki bat...), firma bilketa, eta parafernalia guzti honek dakartzan gastuak nundik ateratzen diren ez jakitea da, naiz eta oso azkarra ez izan behar jakiteko...eta zertarako? Gero telebista, irrati edo panfleto ofizialen batean esateko Euskaldunen gehiengo handi bat Eusko gatazkaren konponketaren alde gaudela...No te jode con  Lokarri, la furgoneta, el chofer, la señorita de las firmas y toda la parafernalia!!!

Hori bagenekien!!!!

Eta beste gauza bat. AHT gelditu!!!-k non egin nahi du herri galdeketa hori? Itasondon, Atsondon, Urbinan, Gazteizko 20 kontzejutan...Jode Xabi!!! Noski herri horietan AHT-ren aurkako kontsulta zuen alde aterako duzutela. Baita nik ere alde aterako nuen nere amonari zein dan munduko tiporik guapoena  galdetuko banio ere!!! Eta horrekin zer?

Euskadiko gehiengo bat AHT-ren alde dago, ezjakintasuna, interes propioak,edo egiten zaion propanda dela medio (geien akojonatzaen duena da esaten dutenean Herri bezela atzerapauso galante iazango litzatekela AHT-rik ez edukitzea), eta gure administratzaileak hori beti botako dizuete aurpegira. Eta zenbakiak eskuan izanda arrazoiao izango dute. Hori bai, zenbakia, nere ustez ere AHT-ren proiektu hau astakeri galanta bait da gaur egun...arrazoi soil batengatik: Gure 6000 milloi euro beste gauz askotan erabil litezkela, kontuan izanik diru horren gehiena geure-geurea dela, Europatik zetorren diru zaparrada dagoenekoz bukatu bait da...

Bukatzeko, AHT Gelditu! osatzaen duzuten kideei nere besarkada beroena, nahiz eta zuena guda galdu bat dela baderizot...

xa2er

xa2er 2007-06-28 13:28 #2

Eup!

Lokarriren gaiarekin gaizki espresatu naizela uste dut.

Ni ez nago Lokarriren edo/eta beraien ekimenen aurka, aldiz, ni ere gizarteari galdetzeko kontsulta bat egitearen aldekoa naiz.
Nik zera esan nahi nuen, kontraesan larria iruditzen zaitela Eusko Jaurlaritzak Lokarriren ekimena babestea eta bultzatzea, eta aldiz, AHTaren inguruko herri galdeketak satanizatzea.

JuanJose Ibarretxek legealdia hau bukatzeako euskal gatazkaren inguruko galdeketa bat gizarteari egin nahi diola behin eta berriz errepikatzen digu. Joder, hor bakarrik? Ta beste eragileek proposatzen edo egiten ditugunean ez da zilegi? Ojo, AHTaren inguruan egin diren herri galdeketak, Udalek edo/eta herritarrek antolatu dituzte, ez AHT Gelditu! Elkarlanak. Guk babestu eta txalotzen ditugu, baina antolatu ez.

AHTaren inguruko herri galdeketak herri "txikietan" egin direla? Bai, hala da, baina bi faktore daude hemen, alde batetik Udalen inplikazioa garrantzizkoa izaten dela galdeketa batek suposatzen duen lan "logistikoa" aurrera ateratzeko, ta bestetik, udal agintarien jarrerak edo/eta koloreak asko baldintzatzen duela horrelako prozesu bat aurrera ateratzeko. Itsasondo baten askoz ere errexagoa da galdeketa bat antolatzea, Beasain baten baino, adibidez.

Baina aurrekariak ere badaude, duela urte batzu Ormaiztegin tren zubi zaharra mantendu edo kentzeko herri galdeketa bat egin zuten. Ta erabakia aintzakotzat hartu zuten agintariek.

Lokarriren diru kontuak.
Tira, ez dakit zehatz-meatz baina Lokarrik izango duen diru sarrera nagusia bere sozioak izango direla suposatzen dut. Zuzentzen dut, beraien weborrian azaltzen denez, ala da:

"Lokarriren bazkide eginez

Lokarrik dirurik egin nahi ez duen erakundea da eta bere
finantziazioaren oinarrian hilero bere bazkideek bideratzen dituzten
dirulaguntzak daude."

Horretaz aparte beste subentzio batzu ere jasoko ditu egingo dituen hitzaldi eta ekintzei esker. Pentsatzen dut. Ah! eta ahaztu baino lehen, Lokarriko Paul Rios eta Jonan Fernandez Lehendakaritzarekin duten harreman pertsonal estua ez dago ahaztu beharrik.
Horren inguruan, ta hau erabateko "elukubrazioa" baino ez da, Lokarri egiten ari den sinadura bilketa hau amaitu ondoren, Lehendakariak bere herri galdeketa aurrera ateratzeko babes bezala Lokarriren sinadura bilketaren emaitza erabiliko balu ez nintzateke arrituko. Are eta gehiago hirukoan dauden arazoak ikusita.

AHTarena guda galdua den gaiarekin, nire etxean behin baino gehiagotan bota dudan hausnarketa elaraziko nizuke.

ETAk Aldaia 1995. urtean bahituta zuenean, bere askatasuna eskatzeko astelehenero 20.00etan herriko plazan elkarretaratzeak egiten ziren. Zertarako? bertara joaten ginanok bagenekien bertara joateagatik ETAri bost piper ajola zitzaiola ta Aldaia ez zutela askatuko. Baina joaten jarraitzen genuen, azken finean Aldaiarekin egiten ari zirena zerrikeri bat zelako.
AHTarekin berdin. Egiten dutela? Posible da, ez dakit, baina Nuriari tabarrea ematen jarraiztzeaz aparte, gizarteari AHTa erokeri bat dela jabetzeko informazioa ematen jarraituko dugu. Aldegun einean bederen.

A ze roiloa!

Igor

Igor 2007-06-28 14:55 #3

Erreferendunen kontua konplikatua da. AHTa pasatzen den herrietan eginez gero, emaitza kontrakoa izango da herriari kalte egiten dion lekuetan, Itsasondo, Urbina eta abarretan. Baina "mesede" egiten dion lekuetan aldekoa izan daiteke, hiriburuetan esaterako, edo Ezkio Itsason bertan ere bai igual... Beraz, logikoena Euskal Herri osoan (edo EAEn, edo dena delakoan) egitea litzateke, azken finean denon artean ordaindu beharko dugu. Baina klaro, hori nork antolatuko luke? Ibarretxek edo Nuriak ez dut uste. Horregatik lehenengo pauso moduan herri txiki hauetan egitea primerakoa deritzot, akaso bateren batzuk kezkatzen hasiko dira emaitzak ikusita. Bestalde, antzeko gaia errauskailuena, edo ziklo konbinatuko zentralena da. Nonbait egitea erabakitzen den bakoitzean, hangoek erreferenduma egin eta kontra agertzen dira. Jakina, inork ez du etxe ondoan horrelakorik nahi. Horri Nimby efektua deitzen omen zaio, "No In My Backyack”, euskaraz EAJ efektua, "ez atzeko jardinean" (hau ez da nirea, Iñaki Antiguedadek esan zuen). Nik horrelako gaietan ere erreferendumak Euskal Herri osoan egingo nituzke, errauskailurik nahi dugu bai ala ez, eta baietz ateratzen den herrian egin errauskailua. Hori, noski, ez esan hasieran.

Eta listo nere txapa ere. Ondo ibili!

xa2er

xa2er 2007-06-29 11:59 #4

"EAJ" efektua, jejeje...

Komentatzen deken Nimby efektua deskribatzen duen artikulua Wikipedian argigarria da.

Igor

Igor 2007-06-29 14:59 #5

Bai, oso ona dek. Iñaki Antiguedadei aittu nioan Euskadi Irratiko tertuli baten. Xabin Intxaurraga ai huan Nimby-n kontu hoi esplikatzen, uste diat Zubietako errauskailui buruz ai hittuala, ta bat baten etorri zitzaioan tipoi EAJna. Bertsolarie izango dek bere denbora libren (baldin bazeukik behintzat, azken aldin fenomeno mediatikoa biurtzen ai dek!).

Ta bide batez, ni ez neok robota, baño batzutan ez dittuk Captchaseko letrak ondo letzen!

Utzi iruzkina: