Irlandak ere ezetz esan dio.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-06-13 15:36

Lisboako Hitzarmenari ezetz esan diote irlandarrek egin berri den  galdeketan.

Irlandako alderdi nagusienak EZezkoa babesten zutenekin haserre daude, gezurretan jardutea egotzitzen diete, ezinezkoa dena prometitzeaz eta Lisboako Hitzarmenak europear burokraziari ematen dizkion botereak artifizialki handitzeaz.

Europako iritzi publiko gehienek Europear Batasuneko elite politiko, periodistiko eta enpresarialek eraman nahi gaituzten paradisu europearrari mesfidantzaz begiratzen diogula ere jakitun izan beharko lukete.

Europear Batasuna barne funtzionamendu ez-demokratikoez baliatzen dela irlandarrak ez dira hori pentsatzen duten bakarrak.
Agintariek ikaragarrizko garrantzia (beraien ustean) duten itun konstituzinalak sinatzen dituzte, baina herritarrok oso une konkretuetan dugu beraiei buruz gure iritzia emateko aukera.

Europaz ezin dugula paso egin esaten digute, erabaki potoloak Bruselan hartzen baidira, baina "legebiltzar" izena mereziko duenik ez da han, alegia, Bruselako burokraziari edo/eta ahalguztiduna den gobernu bati eskua sartuko dionak ez da, ikus bestela zein den bertara alderdi politikoek bidaltzen duten politikarien maila: Iturgaiz, Rosa Diez, Ortuondo? Zertan dabil Ortuondo?...

Europar Batasunaren aurrerapenak eta lorpenak saltzeko garaian "pedagogia" falta izan dela diote agintariek, herritarrok adin txikikoak garelakoan daude hauek, ez dakigula zer nahi dugun gure etorkizunarentzat.

65 lanorduko asteak baimentzeko azkeneko erabakiak, Europako agintari neoliberalei zenbat eta botere gehiago eman, gure pentsakerarekin bat ez datozen ideiak babesteko erabiliko dutela  agerian uzten du. Eta 65 lanorduko afera esaten dudanean, blogerrok kontrolatzeko proposamenak aipatu nahiko nituzke.

Euzkadi-Europa? Are you fucking kidding me???


Utzi iruzkina: