Iraq Veterans Against the War

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-04-10 22:43

1990ko iraila Estatu Batuetan igaro nuen.

Hamazazpi urtetako pipiolo bat nintzelarik Washington, DC-tik hogeitamar  kilometroetara dagoen Virginia estatuko Fairfax herriko familia batekin ingelera ikasten izan nintzen.

Esperientzia interesgarri eta aberasgarria dudarik gabe.

Baina ingelera ikastearekin batera, makina bat irteera turistiko egin genituen Washingtonen: Etxe Zuria, Lincoln Memorial, Jefferson Memorial, Library of Congress, Smithsonian Institution, Supreme Court... eta Vietnam Veterans Memorial. Memorial honen inguruan informazioa banatu eta kamixetak saltzen zituzten tenderete batean beterano batzu zeuden. Oraindik gordeta dudan eta azpikaldean ikustea dezuten kamixeta erosi nien.

        

Eta zergatik roilo guzti hau? Ba Interneten trasteatzen nenbilela gauza oso kurioso bat aurkitu dudalako: Iraq Veterans Against the War taldearen weborria.
Bertan trasteatzen jardutzen bazarete, Vietnam Veterans Against the War taldeak zuen filosofiarekin hantza handia duela ikustea dezute.

Orrian ikustea dagoenez, Irakeko gerraren aurkako hainbat salaketa ekimen eta ekintza aurrera ateratzen dituzte. Baina bada ekimen zeharo bitxia eta espektakularra: Operation First Casualty (Lehenengo Hildako Operazioa) deitzen dutena.

Argazkietan ikustea dagoenagatik, Estatu Batuetako hainbat hirietako kaleetan, Irakeko kaleetan patruila militar baten jarduna simulatzen dute eta Irakeko herritarrei eskaintzen dieten "tratua" beraien taldeko kideei eskaintzen diete.


Kapitolioaren aurrekaldean:






                           Support Our Troops: De-fund the War.

New York-eko kaleetan:





              
          US Army-aren reklutamendu bulego baten aurrean.



Nola zioen esaerak? Gizakia da harri berberarekin estropuz egiten duen animalia bakarra?

Hantzeko zeozer.



Utzi iruzkina: