I saw that girl again today...

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-06-08 23:03

...reading silly magazines.

Aurreko ostegun gauen Donostiako Egia auzoan dagoen Gazteszenan Luna taldeko Dean Wareham eta Britta kide ohiak zuzenean ikusteko aukera bikaina izan nuen "Antoniokin"  ;-P
                                         
      

Dean-ek orain urte pare bat Luna taldea desegin eta bere bikotea den Brittarekin Dean&Britta proiektua hasi zuen. Beraien MySpace-ean zenbait abesti gozatzea dezute.

      

Nik Luna "Antonioren" bitartez 2004 urtearen inguruan ezagutu nituen eta azkeneko kontzertuak ematen ari zirela, Bilbon 2005eko urtarrilean Azkena aretoan ikusteko zortea izan nuen. Conciertón, porzierto.

Wikipediak Dream Pop/Indie Pop egiten zutela esaten badu sinistu egin beharko diogu. Deanek eta Brittak egiten dutena ere ez dabil oso urruti, akaso pop lasaiagoa oraindik.

Teloneroak jo zituzten azkeneko pare bat abesti baino ez genituen entzun ta... tabernara katxarro bana edatera joan ginen. Lauroba omen ziren, abeslariak tatuaje polita zeukan, bai...

Kontzertue ondo, lasaie, jendez ondo bete zan aretoa ta saio elegantea eskaini ziguten Dean ta bere akolitoek. Hoberena? Lunako abesti batzu eskaintzeaz aparte, sarrera 6€ zirela, nire koadrillako batek esaten duen bezala "Lujo asiático!!!" Anekdota bezala, kontzertua amaitzerakoan kartel bat "afanatu" nuela ;-)
Ohi bezala, taldearen CD eta kamisetaz ornitutako merchandisinga salgai zegoen, CDak 15€ balio zituen. eMulen merkeago zeok, kar, kar, kar... 00.45etarako etxean bueltan ginen.





Utzi iruzkina: