Hiri emanen dizkiñat...

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-05-27 17:38

...nire ordu bakartien etekin zimelak.

 

1998ko EParen 2. abestiarekin Ubeda anaiek&Co. aurreko ostiralean Bonberenera gerturatu ginanoi eskeinitako azken abestia izan zen.

Berez, Bide Ertzeanen aurretik, Desordutan talde Tolosarrari telonero eta maketa berriaren aurkezpen lanak egitea egokitu zitzaion ta bikain bete zuten betebeharra.

      

Desordutan taldeak beraien MySpace atalean entzungai dituzten abestiak aurreko egunean 1. aldiz entzun ondoren, Bonbereneara zuzendu  nintzen. Asko gustatu zitzaidan Desordutanekoek eskaini ziguten kontzertua, musikari bezala ondo, fin, Egoitz urduri xamar somatu nuen, etxean  lagun eta ezagunen aurrean jotzearen ondorioz ziurrenik baina orokorrean ikuskizuna oso txukuna izan zen. Tronboi eta saxoen laguntzarekin ere balio erantsia ematen diete power-pop indartsuan oinarritutako abestiei.

Kontzertua amaitzerakoan 5€ren truke CD formatoko maketa erosi nien ta aurkezpen eta diseinu aldetik lan txukun eta profesionala egin dutela nabarmena da. Akats txiki bat: SGAErekin harremanetan daude. Hurrengorako, lehen diska  CreativeCommons lizentzipean argitaratzea kontuan izan! ;-)

Bi taldeen trasteak aldatzeko orduerdiko etenaren ondoren...

                  

Just two words: Bide Ertzean.

                  

Kontzertua Non Dira azken diskaren aurkezpena zelarik, niri oso arraroa suertatu zitzaidan. Taldekideak eszenatokian DENA ematen ari zirelarik, barra inguruko jendea a su pedo kontzerturik egongo ez balitz bezala: jendea ez zen isiltzen ta Imanol kutsu ironikoko ohar bat ematera behartu zen. Oso ondo Imanol!

    

    

Jo zituzten abesti gehienak azken diskokoak ziren ta lehen garaietako gutxi batzu baino ez genituen gozatu. Aurreko azaroan Gazteszenan emandakoa izango litzake nire iritziz, azken diskaren aurkezpen "ofiziala", ostiraleko kontzertua aldiz, Tolosako lagunentzako zuzendua zela iruditu zitzaidan. Tajuzko argazkiak ateratzeko kontzertua aproposa suertatu zelarik, publikoaren erreakzioa hotza, oso hotza izan zen. Imanolek esan zuen bezala, eskaini zizkiguten bis-ik ez genuen merezi entzuleok. Pena jendearen erreakzioa.

    

    

Fran Iturbe ta Karlos Aranzegi taldekideak ez zuten bertan izaterik ta beraien partez Iñigo ta Fernando? nafarrak jardun ziren. Iñigo izako Gazteszenako kontzertuan ikusi nuen lehen aldiz ta Marty Friedman ez bada ere, oso kitarrajole prestu ta kapaza da. Baterijolea aldiz, makina bat zen, hostia, oso ona!

    

Goizeko 01.30ak aldera eta bis pare baten  ondoren amaitu zuten kontzertua. Laburbilduz,  beraiek bikain, publikoa pattal. Horrekin batera, eta Imanolek esan zuen bezala, etenalditxo bat hartuko dute taldean.
Eskerrikasko eskaini zeniguzuen kontzertuagatik!!!!!!!!!

Azpikaldean audio kalitate infamea duten bideo sekuentzi labur batzu dituzue ikusgai.






Hiri Emanen Dizkiñat


Utzi iruzkina: