GParted manuala. I. Atala.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-01-19 13:55

Eskolan GParted programaren nondik norakoak azaltzen dituen hiru atalez osaturiko tutoriala prestatu dut. Lehenengo atalarekin hasten naiz, hurrengo egunetan zehar beste biak jarriko ditut.

GParted aurkezpena


Txosten honen bitartez GNOMEn oinarritutako diska gogorreko partizioak kudeatzeko balio digun GParted programaren Live-CD bertsioaren nondik norakoak azalduko ditut: Merkatuan zer dagoen, zeintzuk diren bere baliabideak, zein lan egin ditzazkegun…

Ordenagailu bat erabiltzeko garaian, berarekin edozein lan egin aurretik oinarrizko eginkizuna bere diska gogorra partizionatzea da. Edozein erabiltzailek bere eskuetara iristen zaion ordenagailu bati ezinbestean egin beharreko lana dela esatea ere hausartuko nintzateke.

Diska gogorren partizionamendua, egunerokotasunean ordenagailua erabiltzerakoan sor daitezken edozein arazo informatiko ekiditeko IKTetako teknikariarei balio digun oinarrizko lana da.

Diska gogorraren partizionamenduarekin, makina berberean Sistema Eragile ezberdinak instalatzeko aukera izango dugu, datuentzat soilik izango diren partizioak sortzeko aukera izango dugu, gure instalazioen irudiak gorde… azken finean, egiten ditugun partizioen bitartez gure datuen eta informazioaren kudeaketa eta gordetzea bermatzen ditugu. GParted programa GNOME idazmahaia erabiltzen duten GNU/Linuxeko distribuzio gehienetan barneraturik aurkituko du erabiltzaileak, alegia, ez dauka “ex profeso” instalazio bat egiten jardun beharrik.

Hala ere, gure GNU/Linux distribuzioak izango ez balu eta instalatu nahiko bagenu eta gure distroa Debianen oinarriturik egongo balitz, komando lineatik apt-get install gparted sakaturik instant batean martxan izango genuke gure PCan.

Baina ez hori bakarrik.

GNU/Linuxek eskaintzen duen malgutasuna medio, berau soporte informatiko ezberdinetan instalatzeko aukera dugu bai Live-CD bezala eta baita ere Live-USB bezala. Live-CD bertsioaren erabilpena da txosten honetan jorratuko dudana.


Argazkiak.org | gparted partizio taula © cc-by-sa: aireatu_2as3


MERKATUAN ZER DAGO?

Gaur egun, merkatuan diska gogorra partizionatzeko tresna eta baliabide anitzak aurkitu ditzazke erabiltzaileak.

Informatikaren munduan hasiera batean soluzio jabedunak izan baziren ezagunenak, PartitionMagic delarik adibiderik adierazgarriena, denboraren poderioz enpresa gehiagok horrelako tresnak garatzeari ekin diote. Baina ingurune komertzialetik haratago, Software Askearen komunitateak ere partizionamenduak duen garrantziaz jabeturik programa eta proiektu ezberdinak garatzeari ekin dio: Parted Magic, GParted, Partition Logic

Horrek aukera zabala eskaini dio erabiltzaileari eta enpresa munduari, bi eremu hauentzako espreski zuzenduriko eskaintza zabala dugularik une honetan.

Erabiltzaile batek merkatuan aurkitu ditzazken produktuen artean hauek lirateke adierazgarrienak:

Partition Magic

PowerQuest enpresa estatubatuarrak garaturiko programa. Symantec enpresak 2003. urtean erosi zuen, PartitionMagic programarekin batera. Une honetan, 2008ko udazkena, bere garapena geraturik dago. Bi bertsioetan lortzea dago, Symantecen weborritik jeitsiera bat ordainduz edo CD euskarrian erosiaz edo eskatuaz. Biak bertsio berbera dira. Berarekin diska gogor baten partizioen gain erabateko kontrola dugu: Partizioak sortu, ezabatu, zabaldu, txikitu, formatu anitzetako partizioak sortzeko aukera…

Windows ingurunean gehien edaturik dagoen programa bada ere, Vistarekin eta orokorrean XPtik haratago dijoazten sistemekin ez da ongi moldatzen.


Argazkiak.org | Gparted aurkezpena © cc-by-sa: aireatu_2as3

PartedMagic.

GPL lizentziapean dagoen eta Linuxen oinarriturik dagoen beste Live-CD distroa. Hiru garatzailek kudeatzen dute eta GParted ez bezala, ez dago GNOMEren interfazean integraturik. Interfazea zertxobait primitiboa da, baina funzionala.


Argazkiak.org | PartedMagic pantallazoa © cc-by-sa: aireatu_2as3


PartitionLogic.

Erresuma Batuko programatzaile batek GPL lizentziapean banatzen duen programa da. Berarekin ere Live-CD bat sortzea dugu eta hori ez hori bakarrik, 1,44” diskette batean ere instalatu eta erabiltzea daukagu. Programa honek duen abantailarik nagusiena, 1MBeko tamaina duela da. Hala ere, bere indar eta gabeziak programaren weborrian zerrendaturik ditugu.


Argazkiak.org | gparted aurkezpena pantallazoa © cc-by-sa: aireatu_2as3


EZAUGARRI NAGUSIAK GParted, GNOMEren partizio kudetzailearen ezaugarri nagusienen artean hauek azpimarratuko nituzke:
    - Thunar fitxategien kudeatzailea.
    - Idazmahaiaren irudiak pendrive batean gordetzeko aukera.
    - Laguntza fitxategia.
    - GParted.
    - Diska gogorretako partizioak sortu, mugitu, ezabatu… kudeatzeko aukera.
    - Hiru formatoetan eskuragarri: GNU/Linuxeko distroetan berez instalaturik, Live-CD eta Live-USB bertsioak. Azkeneko bi bertsioak Debian distribuzioan oinarriturik.
    - GPL lizentzia: Debaldekoa eta askea.
    - Fitxategi formatu hauek kudeatzeko aukera:


Argazkiak.org | gparted fitxategi formatoak © cc-by-sa: aireatu_2as3

ZERGATIK ERABILI GParted?

Informatikako beste edozein arloetan bezala, partizionamenduak egin behar ditugunean ere, lan hori egiteko balioko digun programa edo baliabideren beharra somatuko dugu.

Windows mundutik bagatoz, PartitionMagic erabiltzea ohikoena gertatuko zaigu, edo behintzat, bere kopia ilegal bat lortzea eta erabiltzea.

Edozein arazo legal ekidite aldera, itxiak eta ordaindutakoak diren irtenbideetatik haratago begiratzen ohitu eta Software Askean oinarritutako alternatibak frogatzeari ekin beharko genioke.

Txosten honen arestian aipatu dudan bezala, alternatibak egon, daude. Beraiekin trebatzea eta eskarmentua hartzea gure ardura delarik. Nire helburua ez da erabiltzailea GParted erabiltzen behartzea. Ez. Aldiz, askeak eta debaldekoak diren alternatibak badaudela azaltzea baino ez, eta soluzio komertzial bat erabiltzen bada, kasu oso-oso berezi bategatik izan dadila eta ez ohitura edo utzikeriagatik.


Argazkiak.org | gparted aurkezpena pantallazoa © cc-by-sa: aireatu_2as3


ITURBURUAK.

Atal honetan txostena osatzeko erabili ditudan iturburu eta informazio osagarriak aurki ditzazkegu.



Utzi iruzkina: