Extremadura... ven y cuentalo!

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-12-10 22:26
2

Aurreko postean aurreratzen nuen bezala, laneko kontuengatik Extremadura aldean izan naiz zubiko lau egunetan. Extremadura aldean ez nintzen sekulan izan ta joe, a ze sorpresa jaso dugun taldean joan garen sei lagunok, ni bezala beste kideak ere ez baiziren sekulan izan. Laneko blogean egindako bisita instituzionalen berri ematen badut ere, hemen bidaiaren nire ikuspuntu subjetiboa emateari ekingo diot.

Euskal Herritik ateratzeko zitea abenduaren 5ean Arkauteko parkingean 13.00etan jarri genuelarik, 13.45ak aldera abiatu ginen ta sei orduko bueltan Cáceresko hotelera iritxi ginen.
Cáceresko lau izardun Barceló V Centenario hotelean ostatu hartu dugun lagunak lau Goierritar eta bi Arabar izan gara.

Hurrengo egunean lehenengo irteera turistikoa, 80 km.etara dagoen Augusta Emérita zaharrean izan genuen...

Abenduaren 6a. Mérida, Augusta Emérita ohia.

Ikusgarria. Ez dago besterik esaterik. Hare eta gehiago ni bezala eskolan "Historia del Arte"ko ikasgaia gustokoa banuen.
Méridan kontrataturik genuen Amalia gidarekin anfiteatroa,  teatro erromatarra eta delako Museo Nacional de Arte Romano ikusi genituelarik, goiz guztia berauk ikusten bota ondoren "El Lebrel" kastadun tabernan bapo bazkaldu genuen.

Galtzada erromatarra ta Amaliaren argibideak entzuten.

Augusto emperadorea bere si semeekin.

Museoan Amaliarekin.

Anfiteatroan. Erromatarrei ere urdaiazpikok gustatzen omen zitzaizkien.

Souvenir denda batetan erromatar legionario baten irudi hau eskuratu nuen.

Abenduaren 7a. Badajoz. gnuLinEx eta Vivernet proiektuak.

Laneko blogean aipatzen dudanez egun horretan egin genuena, ez naiz errepikatuko. Badajozeko potajea egin ondoren bazkaltzera biziki aholkatu ziguten eta Portugalen dagoen Elvas hiriko "El Cristo" restaurantera joan ginen. Marisko zoragarria jartzen zuten aidanez. Sardinak parrillan, kangreju, bacalao dorado ta antzekoak dastatu ondoren Cáceresko bideari ekin genion. Bazkaria ni fú ni fá.

Abenduaren 8a. Cáceres.

Extremadura aldera bazoazte ez dago galtzerik Cáceres hiriburua. La caña!
Hemen ere gida batekin jardun ginan ta ikusgarriak izan ziren Cáceres-en historiari buruz eman zizkigun azalpen eta argibideak.

Cáceres atzekaldean Gredos-ko mendikatea eta Ozeluí ;-)

Ruth gure Aloñari argazkia ateratzen 500 urteko pikuondo baten itzalpean. Mikel aldiz, Curro Jimenezen arkabuzak ikuskatzen.

Bazkaldu Cáceres bertako pizzeria batetan egin bagenuen, arratsaldeak sorpresa atseginak gordeak zituen guretzako, goizeko ibilbidearekin gainditzea posible izango balitz ere!

Bazkaldu ondoren, eta kontuan harturik larunbata zela eta oraindik urdaiazpikorik erosi gabe geundela, bere urdaiazpikoengatik ezaguna den eta Cácerestik 50km.etara dagoen  Montanchez herrira gerturatu ginen.
Hemen bai sorpresa itzela: Kasualidadea bada ere, asteburu honetan "V. Feria del Cerdo Ibérico" ospatzen zuten herrian eta herriko plazan paraturiko karpa erraldoi baten azpian inguruetako urdaizpiko, gaztai, ezkur likor, ogi etabarren ekoizleak beraien produktuak salgai zituzten.

Postuetan zeuden jakiak dastatzeari ekin geniolarik, Monsalud deitzen den ekoizle baten urdaiazpikoa ikaragarri gustatu zitzaigularik, dozena erdi urdaizpiko erosi behar genituen aitzakiarekin, nagusiak bere furgonara gerturatu ginen berauk erostera.

Etxera opari banarekin bueltatu ginanok. Azti azpikaldeko bideoan: Urrutxu negoziante lanetan jotafuego!

Montanchezetik alde egin aurretik, pastak, likoreak eta gaztaiak erosi genituen. Usai earra zeon furgonan!

Montachezko etxe batetan enara abiak eta Montachez-ko gaztelua arratsalde partean. Berriro bisitatu beharrekoak.

Jarraian, Arantxa ta Aloñari kaso eginez Trujillo aldera abiatu ginen. Hemen, apoteosia gertatu zen ;-)

Trujilloko plaza ikusgarria ezagutzeko aukera izan genuelarik, afaltzeko asmotan zegoen restaurante aukeraren artean batekin geratu ginen. Orduan hasi zen festa! Aidanez, La Troya deitzen den restaurantea ezaguna da oso eta horren testigu paretan zintzilikaturik dauden pertsonaia famatu eta ezagunak daude: José Barrionuevo, Siniestro Total, Jose Luis Corcuera, Mayor Oreja, Calvo Sotelo, Rosendo, Maceda, Goiko... Espainia erdia pareta hartan dago ta gu txiripaz bertan sartu ginen.

Baina restaurantea ikusgarri egiten duena kamareroak dira, a ze parrek bota genituen beraien xelebrekeri ta esaerekin!! Bertsotan arituko balira jarduten dira! Jaso nizkien esaldien artean hauek aipatuko nituzke:

- "Ves menos que un muerto boca abajo"

- "Estás más sordo que una teja de Portugal"

- "Tienes más mala sombra que un ciprés podrido"
Hau Ataungo Urrutxuri esan zion kamareroak.

- Estamos más perdidos que un gitano en un juzgado"

- "Tengo más sueño que el que nació sin párpados"

En plín, la reostia.

Trujilloko argazki denda batean hemengo xelebrekeri hau ikusi genuen.
La Troya restaurantea, Trujillo.

Trujilloko informatika denda bat. Izen aproposagorik ezin!

Afari legea egin ondoren hoteleko bidea hartu genuen ta hurrengo egunean Euskal Herrikoa.

Extremaduran ez bazarete sekulan izan, ZINEZ AHOLKATZEN  dizuet. Nik hiru-lau egunetan gainetik baino ez dut ikusi: Merkea, jende jatorra, leku interesgarrik, agobiorik gabe... buah, ideal!!

Segapotoa

Segapotoa 2007-12-12 09:58 #1

Arraoi dek motel!

Ni ere orain pare bat urte ibili ninduan Caceres inguruan eta zinez interesgarria dek. Zerbait gomendatzezkiotan, esan Meridako erromatar museorako sarrera dohainekoa izaten dela igandeetan, ;-).
Bestalde eta ikusi gabe utzi ezin litekeena, Valle de la Vera (Caceres iparraldean). Bazekiat askoz famatuagoak ditukela Jerte eta Urdes, baina egia esan lehena gereziondoz beterik egoteaz gain ez dek ain ikusgarria eta bigarrenak orain dela oso urte gutxi jasandako suteen ondorioz nahiko itsusituta zeok. Baina La Veran berriz sekulako paisaiak, dehesak, herri xarmangarriak eta oinezkoentzako bide pila aurki ditzakegu. Honez gain eta kotxean joaten baldin bahaiz, bertatik iparralderuntz abiatu eta Hervás inguruak ikustea gomendatzen diat baita ere, gero bertatik Salamancan dagoen Candelario herri ikusgarrira joan eta handik Euskal herrirako bidea hartuz.

Nik behintzat ala egin nian eta pare bat kilo irabazteaz gain, kriston egun onak pasa nizkian.

On egin!

2010-03-13 10:55 #2

Utzi iruzkina: