Euskarazko Wikipediaren Sari banaketa.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-11-07 23:43
6

Niretzako ordenadore eramangarriarekin ta eskolarentzat proiektore batekin etxera bueltatzeko asmoarekin Andoni, Kiki ta hirurok Bilbora azaldu baginen ere, esku hutsik ekin genion Gipuzkoa aldeko bideari, grrrrrrrrrrr...

Aurreko post batean esan nuen bezala, Zientzia Astearen barnean euskarazko Wikipedian artikulu bat idazteko antolaturiko lehiaketan nik landutako Web 2.0 artikulua sarituetako bat izan zen.

Ordenagailu eramangarriaren ordez eman ziguten papera. Etxera bidaliko omen digute oparia.

Sari banaketa Arriaga antzokiko hall-ean gauzatu da ta  laburra izan da. Lehenik, bertaratutako arduradun instituzionalek, (Eusko Jaurlaritzako Tontxu  Campos Hezkuntza Sailburua, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, EHUko Bizkaiko Campuseko Iñaki Goirizelaia Errektoreordea eta MariCarmen Gallastegi) zenbait hitz bota dituzte.

By the way
, Iñaki Goirizelaia informatikaria izateko esan dituen hitzetan KRISTON kagadea bota du: Interneten bueltaka dabilen zurrumurru batek dioenez, 1981. urtean Bill Gates-ek "etorkizunean ordenagailu guztiak 640kb. memoriarekin nahikoa izango dute" esan zuela ONTZAT EMAN DU! Wikiquotek Bill Gatesi eskaintzen dioen atalari aurretik begirada bota izan balio Iñakik, erridikulua egitea ekidingo zuen (hala ere jendea ez da ohartu :-/ ):

"640K ought to be enough for anybody". Often attributed to Gates in 1981. Gates considered the IBM PC's 640kB program memory a significant breakthrough over 8-bit systems that were typically limited to 64kB, but he has denied making this remark.[4] Also see the 1989 and 1993 remarks above.

"I've said some stupid things and some wrong things, but not that. No one involved in computers would ever say that a certain amount of memory is enough for all time... I keep bumping into that silly quotation attributed to me that says 640K of memory is enough. There's never a citation; the quotation just floats like a rumor, repeated again and again."
En fín.

Arduradun instituzionalen hitzen ondoren sari banaketa egin da. Bestalde, detaile OSO itxusia gertatu da bertan: Euskarazko Wikipedian artikuluak saritzen zituztelarik, saridunak deitzen gintuztenean dena gazteleraz egin du aurkezleak. Saritutako Rikardo Uzkudunekin ere detailea aipatu dugu. Pathetic!

Bideoa HezkunTBko lagunen blogetik hartu dut.

Bilboko alkatearengandik txaloak jaso dituztenak ez dira asko izango Beasain aldean ;-)

Tontxu Camposekin oso anekdota kuriosoa gertatu zait. Bostekoa ematera nindoala nire Ubuntuko kaputxadun jertxea ikusi dit ta "Hooombre, honera ere horrekin? ondo, ondo!" esan dit, zera erantzun diodalarik: "bakik, proselitismo pixkat ein beharra zeok!"
Jarraian bostekoa Iñaki Azkuna Bilboko alkateari eman diot, Iñaki Goirizelariari ta Mari Carmen Gallastegiri muxu bana: Berak jarraian mofleteetatik heldu nau, nire ama zirudien! 0_0

Jarraian familiarteko argazkia atera degu.

Sarao
guztia amaitu ondoren HezkunTB blogeko lagunek elkarrizketatxo bat egin didate nik idatzitako artikuluaren inguruan. Azti blog honekin, gertutik jarraitu beharrekoa eta ezinbestekoa edozein hezkuntza proiektuan parte hartzen dutenentzat, lantzen dituzten eduki eta bideo zerrenda harrigarria da!!

Eskerrikasko Josi!!

Azkenik, MOC-KEMeko lagunei aipamen berezia eginez amaitu nahiko nuke post hau.

Zientzia, elkarbizitzarako.

Arriagaren kanpokaldean eta Zientzia Asteko ekitaldien barnean, karpa baten barnean zientzia gai harturiko erakustaldi ta erakusle ezberdinak zeuden eta horien arten ITP eta SENER entrepresak. Eta zertan lan egiten dute??????? MOC-KEMeko lagunak hor geneuzkan salatzeko:
The contract to supply Eurofighter's propulsion system was awarded to EuroJet Turbo GmbH in 1986. EuroJet is a consortium of companies from each partner nation and after workshare changes; Rolls-Royce of the UK has 36%, MTU (Motoren-und Turbinen-Union) of Germany has 30%, FiatAvio of Italy has 20% and ITP (Industria de Turbo Propulsores) of Spain has 14%.
Lotura hemen.

1984: SENER miembro del consorcio europeo EUROJET para desarrollo del EJ200, motor del Eurofighter/Typhoon.
Lotura hemen.

Beste gauza bat aipatzearren, ZientziaAsteko blogean lehiaketan tongoa egon dela aipatzen dute.

Nire aldetik besterik ez.
Eskerrikasko Andoni argazkilariari ta Kikiri Bilbora laguntzeagatik. Ta irakurleei, ordenagailua jaso bezain pronto argazkiz osaturiko kronika zintzilikatuko dudala hitza ematea baino ez.

Ibiltari

Ibiltari 2007-11-09 21:21 #1

Zientzia astearen blogean dago Goirizelaiaren diskurtsoa.
Baita armagileen salaketa ekintzaren berria eta horren ondoren ireki den eztabaida interesgarria.

xa2er

xa2er 2007-11-09 21:27 #2

Eskerrikasko Ibiltari!

rikardo

rikardo 2007-11-12 11:20 #3

Aupa xabi, earra bloga!

Jakin ezak, lehendik ere bisitatu niala nozbait. Segi horrela, eta eskuminak Jeff Bucley-ri.

xa2er

xa2er 2007-11-12 22:11 #4

Eskerrikasko, Rikardo!!

Grace diskan sartuta behar zian eta Jeff-ek kentzeko eskatu zian Forget Her ezagutzen al dek? Pufffff, brutal! Ta letrak? demasié!!

Maite

Maite 2007-11-22 22:56 #5

Zorionakkkk!!!!!

xa2er

xa2er 2007-11-24 18:43 #6

Eskerrikasko Maite!

Utzi iruzkina: