Euskal Encounter 15: Ondorioak.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-07-24 23:02
2

Bost egunetako ordenagailuko sobredosiaren ondoren dagoeneko etxean bueltan gara eta hausnarketatxo laburra egiteko moduan gaude.

Orokorrean bai ni zein nirekin batera etorri direnak bikain pasa dugu.

Programaren itzulpena.

Nire lehenengo partya 2003an izan zen ta hasierako edizioetan DC++ jo ta fuego gauzak jeisten jartzen banuen, aurtengoan lanera joan gera. Bai, musika ta pelikula batzu jetsi ditugu, baina ez aurreko urteetako grin horrekin. Lehenengo postean komentatzen nuen PHPn oinarritutako programa euskaratzea izan da nire lana.

Egin ditugun programazio, diseinu lanak eta itzulpenak zertarako diren, murgilduta gauden proiektua garatuagoa dagoenean jakinaraziko degu, baina oraingoz ezin dut ezer esan.

Oparia.
Aspaldiko ezagunak agurtzeaz aparte, aurreko postean esaten nuen bezala Gigabyteko jendeak PCarentzako kaxa elegantea oparitu zidan ta hori ez da egunero egokitzen. Kaxa ireki gabe dagoeneko gorde dut. Insisto, gracias Noelia y a la gente de Gigabyte!

Ostiraleko aurkezpen instituzionala.

Ostiral gauean Euskalteleko Alberto GarcĂ­a Erauskin zuzendari nagusiarekin batera Idoia Zenarruzabeitia Lehendakariordea lau kontu esatera etorri zen. Aurreko post batean hamar bideo minutuko bideoa dezute. Kuriosoa iruditu zitzaidan jendeak nola pasatzen zuen beraietaz... su batzu piztu zituzten arte.
BizarrĂ­simo.

Otorduak.

Ordu xelebre eta desegokitan jandako pizza, panbinbo, txoixoa, txokolatea, batidoa... gure gorputzaren osasunarentzat zinez kaltegarria izaten da Euskal Encounterra.

Lapurretak.

Euskaleko orriko foroan irakurtzea dagoenagatik aurten inoiz baino lapurreta eta partehartzaileen jarrera autistenak izan dira. 4000 pertsona biltzen diren toki batean denetik aurkitzen da. Guri aldiz ez zaigu ezer desagertu eta jende pilo bat ezagutu dut. Zentzuzko jarrera bat izatearekin nahikoa izaten da gauzak ez desagertzeko zure mahaitik.

World In Conflict.

Ordenagailuen munduan nabilenetik Nintendo GameBoy-a izan da jokuetara biziatu nauen joku-plataforma bakarra. Ez naute erakarri jokuek.
Aurtengo Partyan aldiz, World In Conflict deitzen den jokuarekin GameGunean frogatzen jardun naiz ta redios, a ze jokue! Jokue zertaz dijoan ikus dezazuen azpikaldeko bideoetan ikustea dezute.

NATO trailerra

Seattle-en inbasioa

Laburbilduz, datorren urtean berriro!!

Ni

Ni 2007-08-03 10:24 #1

Hi, Xabi.

Konturatu ahal hintzen joan den larunbateko D.V.ko
teknologietako atalean Euskal Encounterra astear zeoala esaten ziakela,
hura bukatuta zeoala aste bat izanda.

Hori dek periodista. Fatxario vascon lan egiteko merituak besterik ez dizkik.

xa2er

xa2er 2007-08-03 10:33 #2

Ikusi nian bai. Horrelako hankasartzek egiten badizkie, ezagutzen ez dizkiagun gaiekin zer ez digute sartuko!

Utzi iruzkina: