Euskal Encounter 15, aipamen berezirik gabe.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-07-20 01:18

Atsalde partez eta inongo arazorik gabe BECean ospatzen ari den Euskal Encounter ordenagailuen  festara iritsi gara.
Dena martxan dugu jada, konektibitatea, Valknut p2p programa, otorduak... sin novedad en el frente que dijo el otro.




Berez ofizialki gaur ostirala eguerdiko 12.00etan irikitzen bada ere, party grinez gaudenontzako egun bat lehenagotik etortzen uzten digute erakundekoek.

Ta zer arraio egiten dezute hor gau ta egun sartuta?

Ba nire kasuan, nirekin batera etorri diren lagunekin astelehen eguerdira arte, hitzaldiak entzun, pelikulak jetsi, musikea entzun, eta programa bat euskaratzen jardun. Bai, PHPizabi ingeleratik euskarara itzultzeko lana hartu dut. Programa hau sare sozialak antolatu eta kudeatzeko tresna ahaltsua da. 1000 lerrotik gora hitzuli beharra dauzket.
Euskal Encounter pornoa soilik ez delako ;-)

       

Amaitzeko, gaurko egunean hartutako irudiak jartzen ditut ikusgai hemengo giroaren kutsua nolakoa den jabetu zaitezten. Hurrengo egunetan hemen gertatzen diren xelebrekerien berri emango dizuet.

     



Nire lekua zein den agerikoa da, ezta?



Utzi iruzkina: