Erregearekiko atxikimenduaz.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-02-03 22:11

1996. urtearen bueltan izango den.

Garai haietan EGIn nenbilen sartuta ta gogoan dut Arrasateko batzokian EGIko Aberri Batzar bat egin zela eta Goierriko EGIko ordezkari bezala gerturatu nintzela beste lagun batzuekin. Batzarra ez zen bereziki iskanbilatsua izan baina, EGIko batzarretan gertatzen zen bezala, zenbaitzuk luzimendu politikorako erabiltzen zuten galdera erantzunen atala beraien erretolika insufribleak botatzeko. EGIko estatutuak gora... Euskadi-Euzkadi eztabaida antzua behera... pelma halakoak!

Eztabaida etereo eta antzuez aspertu nintzen arte.  Zeazki zer esan nuen ez dut gogoan baina bai orain PSOEn dabilen Imanol Zuberori 1996ko Elkarriko aldizkarian egin zioten elkarrizketan irakurri nion esaldi hau bota nuela: "Somos unos marcianos. La gente sí sabe que existimos, pero no nos ve"  Eztabaida nola amaitu zen ez dut gogoan. Hamairu urte pasa dira eta EGIri buruz gauza berbera pentsatzen jarraitzen dut.

Gaur arte ;-)

"EGIk Juan Carlos I-ak hurrengo euskal hauteskundeez esandakoa larritzat jo du eta “Erregeak ere PSOE eta PPren arteko akordioa ikusten duela” azpimarratu du"

Joño! EGIkoak bizi die ta!

Borboiak hori esatea lekuz kanpo dagoela? Bai. Borboia eta ordezkatzen duena anakronismo bat direla? Baita ere... Baina berari kontuak eskatu aurretik urrutira joan gabe badaukazute nori kontuak eskatu:

Presentan al Rey la ampliación del nuevo Aquarium de San Sebastián

                       

Argazkian MªCarmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ohia eta EAJ kideren bat agertzen dira.
Ta aurreko astean Borboia Deustuko Unibertsitateko Biblioteka inauguratzea eraman zuten Ibarretxe Lehendakariarekin batera. Beste batean Arrasateko Polo Garaiaren inaugurazioa, MCC..., Chillidaleku...

Tira, Lehendakaria horrelako "saraoetan" egotea Eusko Jaurlaritzako ordezkari den unetik... kostata, baina ulertu dezaket. Baina ulertzen ez dudana eta onartzen ez dudana, hemengo jendea Borboiarengana peloteoan joatea da. Kokoteraino nago "protokolo" aitzakiaz errege kanpotar bati horrelako laudorioak egiten ikustea hemengo ordezkariei. Nahikoa degu!

Iñaki Anasagastik honi buruz zein iritzi duen gustora entzungo nuke.

Ni nirearekin jarraituko dut. Nafar/Euskal Errepublika beti.





Utzi iruzkina: