Eramangarria etxean dut jada.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-11-24 18:17

Wikipediaren euskarazko atalean Web 2.0ri buruz idatzitako eta saritutako artikuluaren kontura, aurreko azaroaren 7an Arriaga antzokian eman ziguten paper zatiaren atzetik zegoena egia zen aidanez eta ostegunean iritsi ziren eramangarria niretzat ta eskolarentzat proiektore bat. Ez dira kexatuko eskolakoak: Nire kontura proiektorea by the face egokitu baizaie.


EHUkoek berriro bataiatu naute.

Eramangarria katxarro elegantea denik ez dago ukatzerik, Dell Inspiron 1521 modeloa, 64 bitetako AMD mikroarekin, 1GB.RAM,  100GBetako diska gogorra... elegantea ;-) Sarean berari buruz makina bat review aurkitu ditut ta average laptop bezala ematen dute ZDNet orrian.




Sistema eragile bezala Windows Vista Home Basic kopia bat du. 
Sistema eragile hau aurretik ikusia banuen ere, lehen aldia izan da berarekin "jolasteko" aukera izan dudala ta ez nau konbentzitzen. Giga bat RAM izanda, ikaragarri MOTEEEEEELA da. Ez dut ezabatuko, baina datorren astean diska gogorra partizionatu ta Ubuntu sartuko diot, noski ;-)

      
 


Utzi iruzkina: