"El abandono de Imaz es malo para España"

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-09-12 23:16
2

Mariano Rajoy penaturik azaltzen zaigu JosuJonek etxerako bidea hartu duelako. Ba nik zer esatea nahi dezute, Espainiarentzat txarra dena Euskal Herriarentzat ona dela. Ez zeok besteik.

Josu Jonen erabakiak medio, foro eta leku anitzetan sortzen ari den iritzi eta hausnarketak errepikatzeko arriskutik aldegin nahian zenbait detaile aipatu nahiko nituzke. Hortik aurrera irakurleak atera ditzala ondorioak.

1. Josu Jon Eusko Jaurlaritzan egon zenean, bere nagusia Lehendakaria izan da.  Kontuan izateko datua. Alegia, Lehendakariak mahain ukabilkada eman duela dirudiela ta Josu Jon bere aurreko "nagusiari" aurre egiten ez dela ausartu.

2. Josu Jonek bere erabakia publiko egin duen egun berberean, Diario Vascoren portada deigarria zen: "El consenso sobre la línea política del PNV facilita un pacto para que se presente Imaz"
Alberto Surioren egoeraren analisi politiko pattala agerian da.

3. Izaronews-en ez dute txanpainik ireki, aldiz, berria zuhurtziaz jaso dutelakoan nago. Josu Jonen erabakiaren atzean pisuzko arrazoi ezkutuak daude eta Juan de Etxano ez da asetu erantzun ofizialarekin:

"...Imaz ha sido desconcertante hasta el último momento: anunciar su retirada en un periódico que desde su nacimiento ha sido enemigo implacable del nacionalismo, como es El País, es una muestra de que lo vasco se la trae al pairo, y sobre todo si se sabe que a los primeros que anunció su retirada, además de a las personas de su absoluta confianza, fue a un par de amigos de CiU, el pasado domingo, durante la Diada".
4. Juan de Ajuriaguerra zenbat urtetan izan zen EBBko buru?  Hamarmila. Eta Xabier Arzalluz? Beste hainbeste. Josu Jon aldiz ez da lau urteko epe xixtrin bat amaitzeko gai izan.


Joseba Arregi bezala bukatuko al du Josu Jonek? Adolfo Muñozek bere hitzak jan beharko al ditu? Galdeketarik egingo al da?


Uda partean makina bat par bota ditut Zaldieroak egindako komikien kontura. La repera!










Sugoi

Sugoi 2007-09-13 09:41 #1

Jajajaja!!! Oso ona, bikainak komikiak!!! <br />

xa2er

xa2er 2007-09-13 22:48 #2

Hala dek bai, uda partean Berria erosi badut Zaldieroaren komikiengatik izan da. <br />


Utzi iruzkina: