Egan ilegalizatu dezatela...

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-05-22 23:19
3

...ta Xabier Saldias atorrantea ixilarazi dezatela behingoz!!

Herriko festak ditugu Beasainen, ta asteleheneko koadrilla egunean Eganek jo du beste behin ohiko legez. Hobeto esateko, Egan baino, Xabier Saldias ta hiruna go-go.
Urteak dira azpeitiar bibotedunak pelmadea ematen digula beasaindarroi bere errepertorio desfasatu eta patetikoarekin.

Gaztetxoentzako ere jasangaitza suertatzen da.

Handik atxur politt batekin genbiltzala ta argazki kamarea nirekin nuela, Saldiasen saioaren zati bat grabatzen ari nintzela, hara non hasten diren "Eusko Gudariak" abesten eszenatokia umez betea dutelarik!!! Soinuaren kalitatea infamea da baina ikusi, ikusi...

Beasaingo PPko zinegotziek Saldiasek ume eta nerabeak diru publikoarekin nola "adoktrinatzen"  dituzten jakingo balute, Saldiasi tontakeria di-da batean kentzen zitzaion. Azti ibili dadila, PPko hauek ez baitira txikikeriekin ibiltzen ;-P

Festetako lehen astebukaera ohi baino xuabeago joan zaigu: 01.00-03.00etarako bueltatu naiz etxera ta astelehenera arte ez naiz atxurtu. Hala ere, lagunekin tontona egiteko aukera ez det galdu ta azpiko argazki eta bideoa testigu. Urtero paixek saltzen dituzten lepoko ta abalorioak oso ikusiak daudenez, aurtengo arrakasta eskuko bafle txoro batzu izan die. 12€ren truke zure ingurukoei tabarrea gogoz emateko aukera paregabea!!

Hanburgesa infame bat afaltzen ta Uxo tabarrea ematen.

Pexe. Pedo perdido.

Iganden repetiziotako kronikea jarriko det. A temblar.

Aitziber

Aitziber 2007-10-15 00:07 #1

Nik sinatuko nuke Egan behin betiko kentzeko... baina gero arraroa izango zen Txoznetatik Pub-etarako bidean "koolooree koooloree ta gustu guztiaaaak" ez entzutea...

(erantzuna berandu, baina oraintxe eduki dut blog honen berri )

xa2er

xa2er 2007-10-15 23:23 #2

Berandu izanagatio, beste edozein iritzi bezain besteko balioa du niretzat.

Ni ere zure iritzi berdinekoa naiz: nahikoa urtetan izan degu Egan Beasaingo koadrillen egunean.

Ta zein ekarri beraien tokian? Ummmmm... zaila.

Tira, Gernikako Udalak antolatukoa bezalakoa ez litzake gaizki egongo ;-)

Proposamenik ba al dezu?

Julen

Julen 2011-11-05 16:04 #3

Jesus!, etzain orrenbesterako iruditzen Eganek bere repertorioan orrelako abestirik edukitzea, gainera, festetan anbiente oso ona egiten du!!! :p

Utzi iruzkina: