Deabruak-eko Aritz ta Ima AHTaren aurkako ekitaldian.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-01-26 22:23

Larunbatean Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifan Tolosan izan nintzen. 
Ummmmmm... gorputzez bertan izan banintz ere, burua ez neukan bertan. Gaiak dagoeneko ez nau ilusionatzen.

Tira, Tolosara egindako irteerak zerbaitetarako balio izan bazuen Ima Ubeda ezagutzeko aukera izan nuela izan zen. Ea hurrengorako luze eta zabal izateko aukera dugun lagun!!

Deabruak Teilatuetaneko Ima ta Aritzek iazko 1973 diskako "Abiadura Handiko Asmoak" abestiaren bertsio akustikoa eskaini ziguten. Alperkeriak jota, nire kamara xixtrinarekin abestiaren amaiera baino ez nuen grabatu, ta argazkiak pare bat besterik ez, atera kontuak.

Ah!!! ia ahaztua nuela: Berazubiko zubian so zeuden Ertzaintzaren furgona batetik gogoz grabatu gintuzten manifakideoi. Egun berberean Atutxa babesteko egindako manifakideak ere grabatuko al zituzten?

Auzo lotsa.


Abiadura Handiako Asmoak. Gaurkoan bideoaren kalitatea pattala.



Aritz eta Ima Plaza Berriko taula gainean. Aupa zuek!



Leave a Comment: