Agur eta Ohore Saseta Komandanteari.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-04-26 21:18
6

2008ko apirilaren 26an Gernika eta Hondarribira gerturatu ginenok egun historikoa bizitzeko aukera paregabea izan genuen. Bizitzan behin suertatzen diren aurkera horietakoa. Bertan egoteko aukera izan ez zenutenontzat ondorengo lerroetan bi ekitaldietan ikusitakoa eta bizitakoaren berri ematen dizuet.

Aurreko postean aipatu nuen bezala, larunbat honetan martxoan Areces inguruan aurkitu zituzten Kandido Saseta Komandantearen gorpuzkinei behar bezalako ongietorria emate aldera bina homenaldi ekitaldi aurrikusita zeuden Gernika eta Hondarribian. Argazkiak Flickr-eko set honetan dituzue ikusgai.

Eguerdian Gernikara denboraz larri iritxi ondoren, Juntetxera gerturatu orduko lekua jendez lepo betea bazegoen ere, argazkiak ateratzeko leku aproposean jartzeko zortea izan nuen. Ta itzalean!: aurrekaldean eserita zeuden Gudariek ordu osoko ekitaldia eguzkipean bota behar izan baizuten. Gajoak.

Homenaldi ekitaldiko gudariak. CNTko bandera da ageri dena.

Ekitaldia polita izan zen, duina ta akats txiki batzu kenduta oso unkigarria: Ez dut uste nire bizitzan ukabila altxaturik Eusko Gudariak gaur bezain besteko gogoz abestu dudanik. Jendearengan emozioa nabaria zen.

Azpikaldeko bideoan Saseta sendiak "Eusko Gudariak", "El Himno de Riego" eta "Internazionalaren" doinupean Arbolaren eremura egindako sarrera dezute. Garak "A las barricadas" abestu zela esaten badu ere, agerikoa da ez dela egia.

Gertakizunen deskribapenarekin jarraitu aurretik, gogoratu dezagun Kandido Saseta EAJko kidea izanik Jose Antonio Agirre Lehendakariak aginduta Asturiasko euskal espedizioaren buruzagitza zuela eta bere menpe zeudela EAJ, EAE eta UGTko gudari eta milizianoak eta orohar Asturiasko "abenturaren" ardura osoa.

Hau horrela izanda, Gernikako ekitaldian detaile OSO ITSUSIA gertatu da eta ekitaldiaren ondoren beste lagun batekin aipatu dugu: Ekitaldiko atal batean, aurkezle batek Asturiasen hildako gudari eta miliziano guztien izenak irakurri ditu. Ongi. Baina gudarien izenak esaterakoan, ANVkoak zirenak "ANV" bezala identifikatzen zituen, PNV eta UGTkoek aldiz "Amayur" eta "Indalecio Prieto" eta ez aldiz "PNV" eta "UGT". Azpiko bideoan argiago:

Detaile hau ezik, esan bezala, ekitaldia hunkigarria eta emozionantea izan da. Andoni Egañak esan dituen hitzak azpimarratu nahiko nituzke: Kandido Sasetaren ibilbidea azaltzearekin batera etorkizuneko belaunaldientzako jarraitu beharreko eredu eta adibide. Oso ondo Andoni!

Bertaratutakoen artean Marian Beitialarrangoitia, Juan Mari Atutxa, Kepa Bereziartua, Joseba Azkarraga, Mikel Irujo, Jose Luis Elkoro... ikusi ditut. Deigarria suertatu zait Kandido Saseta EAJko kide izanik eta Agirre Lehendakariaren agindupean egonik, EAJko ordezkaririk ez egotea, ez EBB eta ezta ere BBBko buruzagiak. Tristea.

Esan bezala, gaurko ekitaldia historikoa izanik, ekitaldia amaitutakoan bertaratutako abertzaleok Saseta Komandanteari errespetua gurtzera agertu gara. Argazkia lekuko:

Jarraian, Gernika atzean utzi eta Hondarribiko bidea hartu dugu. Gaurkoan "Euskal Herriko Itzulia" zegokidan.

Hondarribiko ekitaldia aldiz, ezberdina izan da. "Instituzionalagoa" ere esan daiteke: Hondarribiko alkate, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak izan baidira Saseta sendiarekin batera.

Hondarribiko Udaletxeko atarian Sasetaren gorpuzkinei ongietorria emanez GFAko Ahaldun Nagusia, Hondarribiko alkatea eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Azpikaldean bideoan.

Ongietorriaren ondoren, ordezkariak Udaletxeko areto nagusirako bidea hartu dute eta ondoren herritar orok.
Areto nagusia berehala bete da eta estuturik bada ere ekitaldia jarraitzeko tajuzko lekua hartzea lortu dut.

Aretoan gorpuzkinak gordetzen zituen kutxa bertan zeuden gudarien aurrean ezarri ondoren hitza hartu duen lehena Hondarribiko Aitor Kerejeta alkatea izan da eta "Gora Euskadi Askatuta!!!" ohiukatuz amaitu du bere partehartzea. Azpiko bideoan hobeto:

Audio kalitatea infamea izan da Hondarribian. Es lo que hay :-/

Jarraian hitza Eusko Jaurlaritzako Miren Azkarate bozeramaileak hartu du eta onartu beharra daukat bere interbentzioa sorpresaz hartu dudala eta ikaragarri gustatu zaidala. Hunkigarria, bere aita Loiola Batailoiko Kapitaina izanik, zein nolako ohorea zen berarentzat Kandido Sasetari gorazarre egitea Eusko Jaurlaritzako bozeramalea izanik. Azpiko bideoan hobeto:

Instituzioetako ordezkarietatik hitza hartu duen azkena Markel Olano izan da eta bere interbenzioko amaiera aldean publikotik bere hitzak eten izan nahi bazituzten ere, ekitaldiak berean jarraitu du. Ordurako memoria txartelean lekurik gabe nengoen.

Azkenik, hitza hartu duena, Kandido Saseta Komandantearen iloba izan da eta agintariei, gudariei eta bertaratutakoei eskerrak emanaz familiaren izenean amaitu da ekitaldia.

Ondoren herritarrok Saseta Komandanteari azken agurra egiteko aukera izan dugu. Lehena Julen Madariaga izan da eta azkenetakoa ni neroni.

Bertaratutakoen artean pertsonaia ezagunak Txillardegi eta ezker abertzaleko zenbait kide ikusi ditut.

Gernikako ekitaldiarekin alderatuz, EAJtako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko lor ekoroak ikustea detaile aipagarria iruditu zait. Txukun.

Post hau osatze aldera, Asturisko lurretan Kandido Sasetaren txofer izandakoaren Jose Iruretagoiena Andoaindarrari Aiurri aldizkariak egindako elkarrizketa aholkatzen dizuet.

Agur eta Ohore!!

Iker

Iker 2008-05-01 22:17 #1

Candido Saseta ez al zen militar profesionala? Ez zen gerra garaian militar sartu, aurretik baizik, garairako generala bait zen. Eta militarrek bai frankismo garaian bai errepublikan boterea defendatu eta herria zapaltzen zuten eta imperialismo bortitzean parte hartzen zuten (adibidez Marokon). Beraz bere bizimodua autoritarismoa erabiliz eta jende xehea zapalduz atera nahi zuen pertsona bat mirestea nahiko zail egiten zait

xa2er

xa2er 2008-05-02 09:54 #2

Kandido Saseta kapitain izan zen Errepublikako armadan, eta ez "generala" aipatzen duzun bezala.

"...bere bizimodua autoritarismoa erabiliz eta jende xehea zapalduz"

Ein? Comorl? Bere figurari buruz informazioa falta zaik.
Hamaika ikusteko!

Iker

Iker 2008-05-02 12:57 #3

Bueno, Generala edo kapitaina zen berdin zait, ez dut ideiarik militarren jerarkizazio mailaz.

Candido Sasetari buruz ez dut ideia handirik, azkenaldian entzundako gauza batzuk besterik ez eta kasu gutxi eginda gainera. Baina bere bizitza profesionala militarra izatera dedikatu nahi zuen pertsonak, edo militar instituzioa barnetik irauli nahi du (ez dut uste kasua denik) edo mititarrek duten herritarren zapaltzaile lana onartzen du (ez dut uste sinetsiko duzunik militarrak herriaren defendatzaile direnik).

Ez nuen aurreko erantzuna zurekin diskutitzeko gogoarekin idatzi, erantzun bat jartzeko denbora nuenez eta orain hainbestetan garai hortako historiaren sinplifikazioaz nazkatuta nagoelako (errepublikarrak: dena ona eta beraien arteko ezberdintasun handirik gabe).

Bestela, egia esan ez dut askotan irakurri zure bloga, baina normalean gauza interesgarriak egoten dira. Atzokoan erantzuteko gogoa sortu eta kritika bat idatzi nuen (gero nere kritikak arrazoia eduki edo ez beste gauza bat da). Aio eta ondo segi.

xa2er

xa2er 2008-05-02 15:32 #4

Ondo da, estimatzen dek hire ekarpena.

Bestalde, potaje hauen inguruan diaten ikuspuntua zein nolakoa deken argitze aldera, Sven Hasselen edozein liburu aholkatu niake. "La Legión de los condenados"etik hasten bahaiz hobe.

Esango didak.

Sasetaurrena

Sasetaurrena 2009-05-21 02:47 #5

Iepa Xabier!!!

Badakit egun asko pasa direla sarreratik baina argi gera daitezela, komentatzen dozun detaie itsusi hori guztiz intensionatuta izan zela.

Egunen batean kontaukotzut gehiago, baina hori ez zen izan bakarra.

Arraroa iruditzen zaizu Jeltzale gehiago han ez egotia?????

Tamalgarria benetan, baina badaude hortik baten bat, que intenta arrimar el ascua a su sardina...

Hemen dozu lotura bat...

http://sasetaurrena.blogspot.com/2009/04/mi-rabia-su-falta-de-verguenza.html

Baliteke esaten dudana gogorra izatia, baina horrela ikusten ditut gauzak

Agur bero bat

xa2er

xa2er 2009-05-21 15:25 #6

"Badakit egun asko pasa direla sarreratik baina argi gera daitezela, komentatzen dozun detaie itsusi hori guztiz intensionatuta izan zela."

Agerikoa zen.

"Egunen batean kontaukotzut gehiago, baina hori ez zen izan bakarra."

Ok.

"Arraroa iruditzen zaizu Jeltzale gehiago han ez egotia????? Tamalgarria benetan, baina badaude hortik baten bat, que intenta arrimar el ascua a su sardina... "

A éstas alturas de la película, jada edozein gauza. Eongogatxik!

Utzi iruzkina: