"A mi nunca me podrán coger y llevarme a la cárcel"

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2008-05-23 16:03

XXI. mende hasiera honetako Euskal Herrian bi modutan izurratu dezake gazte batek bere burua. Lehena ETAn sartuaz, bigarrena aldiz, 40 urtetarako hipoteka batekin bankuarekin ezkonduaz.

Lehen hautua aukeratzen duten gazte mordoxka bat gure gizartean badagoela agerikoa da. Horrek ez nau kezkatzen. Erakunde militar batean beraien borondatez sartzea eta babalore batzuen aginduetara jartzen duten gazteen jarrera akritikoa da "flipatzen" nauena.

Are eta txundituagoa geratzekoa da "erakundeko" buruzagien maila ikusia:



Honek beste lehiaketa batetarako emango luke, bi personaje hauen artean, zein da Thierry eta zein da El Solitario?



V keinua eginez zein engainatu nahi du personaje horrek? iazko negoziaketa prozesuan Espainiako gobernuko ordezkariei "A mi nunca me podrán coger y llevarme a la cárcel" aldarrikatzen duenarengandik zein maila "intelektual" espero dezakegu?

Al talego por ser miembro de una organización terrorista, pero sobre todo por fantasma e imbécil. Txilibitu hauen bitartez askatu behar al da Euskal Herria? Qué nivel!!

Egungo egoeraren berri ematen duen elkarrizketa zinez interesgarria egiten diote TV3 Kataluniako katean Xabier Arzalluzi.
 


Utzi iruzkina: