4. Eguna: Gigabyte herriko alternatiba!!

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2007-07-23 07:16

Igandea egun oso intentsoa izan da: Euskal Encounter izenburupean posteatu nuen lehen sarrean aipatu nuen programaren euskarazko itzulpenean egun guztian lanean jardun naiz eta gaur, asteleheneko goizeko 02.00etan amaitu dut.

Horrekin batera, eta lan hau etxera bueltatzerako amaitu nahi nuelarik azkenean Euskal Sex-eko perira ez gara gerturatu. Beste batean izan beharko du.

                 

Baina gaurko eguneko berria Gigabyte markako 3D Aurora GZ-FSCA1-ANPC kaxa elegante bat irabazi dudala izan da!!!!!! Ta ez da merkea prexixamente.

Nola? Oso errez.

Igandean 20.00ak aldera Gigabyte-eko jendeak hitzaldia eskaini du bere produktuei buruz, plaka baseak konkretuki. Hitzaldian Gigabyteko maila goreneko plaka baseei kondentsadore elektrolitikoak, kondentsadore solidoengatik aldatu dituztela aipatu du. Hitzaldiaren amaieran berak esandakoen inguruan galdera pare bat bota dituelarik, nik erantzun dudan galdera zera zen: "¿Qué llevan en su interior los condensadores sólidos?
Erantzuna: "Un polímero".

"Muy bien, la caja es para ése chico!"

Gora Euskadi!! Jajaja

Jarraian, Gigabyteko Noelia deitzen den neska jator batek argazkia atera dit kaxarekin, boligrafo bat eta giltzak eramateko giltzero batekin batera. Bidaltzen didanean zintzilikatuko dut zuen inbidirako. ;-)

Uztailaren 25eko eguneraketa, argazkia dagoeneko Noeliak bidali dit: Mil gracias Noelia y a la gente de Gigabyte!!!!!!!!

                               

Kaxaren hiruna review lotura hautean dituzue:

http://www.noticias3d.com/articulo.asp?idarticulo=508

http://www.hard-h2o.com/vernoticia/1805.html

http://www.theatlantic7.com/E-CLUB/modules.php?name=News&file=article&sid=557


Amaitzeko, Partya gauez nola ikusten den bideo bat eskuratzen dizuet. Gaur bigarren aldiz pizza infamea afaldu dugu.




Utzi iruzkina: