2009ko Hauteskundeak: aspergura.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-02-22 11:07

Hauteskunde kanpainaren erdian murgilduak gaudelarik, ez diot aparteko aipamenik egingo. Gaiak jada ez nau erakartzen ta nire aisi denbora probetxuzko beste gauza batzuetara zuzendu nahi dut.


Argazkiak.org | Hauteskundeetako panela Beasainen © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Hauteskundeetako panelak Beasainen. © cc-by-sa: xa2

Hala ere, Euskaria Fundazioak hauteskundeen aurrean egiten duen hausnarketaren pasarte hauekin geratzen naiz:

"...Ver en Ajuria Enea a Patxiku, nos produce la misma urticaria que la que pudiera padecer una mujer palestina al ver a Simon Peres en la alcaldía de Ramala."

"...Desde luego, hay razones más que comprensibles para mandar todo a paseo y dedicarse a la selección de guisantes en la huerta de la tía Mertxe o al poteo compulsivo, pero creemos que tendríamos dificultad para conciliar el sueño sabiendo que con dinero público se van a alimentar a cientos de nuevos gorrones peligrosos y que además van a poner en juego la educación y el futuro de las/os hijas/os, nietas/os."

Je! Lo del "poteo compulsivo" ya me ha pasado más de una vez por la cabeza. Antzeko mezu ezkorra baina errealista Julen Iturbe-Ormaetxeren blogean Por qué seguiría sin ir a comer con Patxi López izenburupean irakurri nuen, azti Basagoitiren bideoari.


Bitartean, Garzonek D3Mko weborria ixteko agindua eman duelarik, weborria jetsi eta nire ordenagailuan gordetzeari ekin diot. Lazkaoko Juan Jose Agirreri kopia bat eramango diot artxibategian kopia digitalak jasotzeko aukera dutenean. 
 
Azkenik, la risión.


EGIko jendeak bideo eztabaidatsua atera berri du, larrutan egitea eta bozkatzea seguru egitearen arteko paralelismo bat, alegia. Hala ere, EGI Egunera edo Alderdi Egunera Lendakaris Muertos eramaten duten egunean sinistuko diet. 1995. urtean Arzalluzek Salburuan "kalamotxo" bedeinkatuaren inguruan bota zigun erretolika oraindik gogoan dut. A ze garaiak!


Utzi iruzkina: