2009. urteko (nire) argazki hoberenak.

xa2er 1456153620225 Baretutako otso bat | 2009-12-16 18:50
2

Azaroan urte bat bada Canon EOS 450D argazki kamera reflex digital bat erosi nuela eta eskuetan izan nuenetik milaka izan dira aurten atera ditudan argazkiak. Bai, milaka. erosketaz ez naiz damutzen eta aspaldiko partez egin dudan inbertsiorik amortizatuena izan da.

Dexente kostatu zitzaidan kameraren nondik-norakoak ulertzea eta batez ere, ahaztuta nituen argazkilaritza teknikak hola moduz erabiltzea, baina froga-akatsa, froga-akatsa... teknika paregabeari esker, argazki "potable" batzu ateratzeko aukera izan dut.

Atera ditudan argazkien artean 12 aukeratu ditut eta 150 postal serie bat atera dut. Con un par.
Serie hau nire lankide, senide, lagun, koadrillakide etabarrei banatzen ari naiz. Eskura. Ah! eta Creative Commons by-sa baimenarekin.

Ziurrenik ez dira espektakularrenak, baten bat inprentatik pasa eta gero nola geratu den ez dut batere gustoko, baina tira, es lo que hay.

Inprimatu ditudan postalak azpikaldean ikusgai dituzue. Zuetako norbaitek postal serie bat nahiko balu, pote baten truke dozena bat oparituko diot. Kaso egin, beraz, agortu baino lehen.

Argazkiak.org | Otsogorrigainako gailurra. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Izazpiko gailurra © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Mandubiako gaina. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Aurtzaka dantza taldea San Miguelen © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Omako basoa. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Leidor Sessions, Bide Ertzean. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Arantzazu. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Zarama Bermion. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Arrano beltza Arbizun. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Lendakaris Muertos © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Ibiltzietako zubi zaharra. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | EuskalEncounter 17, BEC. © cc-by-sa: xa2

Josu

Josu 2010-01-14 16:26 #1

Izazpiko gailurra, zeruaren degradadoa eta agertzen diren bi pertsonen nolabaiteko anonimotasuna, perfila markatzean aurpegia ikusi barik...

Leidor: hondoak eta lurrak egiten duten efektua, argi eta itzal horiekin...

Horiek biak nire gustokoenak.

xa2

xa2 2010-01-14 23:09 #2

Izaten garen hurrrengorako postal sorta bat gordeko diat hiretzako.
Zin dagit.

Utzi iruzkina: