Joxemi hil egin da

tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-02-02 19:38
2

Gaur goizean jakin dut, lankide batek mezu bat bialduta, labur, zehatz, informazio huts: "Joxemi hil egin da". Ez da harritzekoa izan, azken hiletako joerak hara zeraman-eta. Eta halere...

Hasieran, barruan astinaldia sentitu dut, halako bertigoa-edo Eta lehenengo joera ihes egitekoa izan da, ez kafea hartzera sartua berri nintzen tabernatik, mezutik, berritik, errealitatetik ihes egitea, ezer gertatu izan balitz bezala jarraitzea. Heriotzari izkin egin. Ez zaude, ez nago, ospa neure mundutik! Azken finean, Heriok eragindako sentimenduetatik ihes egitea zen aitortu gabeko desira gertaezina. Beste hainbatetan legez, ez sentitu, hanka egin. Beste hainbatetan legez, ez sentitu, ospa egin.

Joxemi hil egin zaigu. Eta heriotzaren aurrean jarri nau berriro ere, Joselu hil zenenan bezala, "Aitite" hil zenean bezala. Tristura, pena, beldurra... ze zaila identifikatzea, izendatzea, sailkatzea sentitutakoa. Ze gaitza hitzetan jartzea, deskribatzea... Batzuetan zalantza ere egiten dut, sentikizunak izan ote diren edo horrela sentitu behar delako eraikitako sentimendu artifizialak.
Tristea da 42 urteko lankide bat hil izana. Tristegarria da pentsatzea une batez ez dudala berriro  ikusiko  korridoretik, terrazara bidean, zigarreta erretzera,... edo kafe-makinaren ondoan nire txokoaren parean,... edo bere mahaiaren ondoan eserita, ordenadoreari begira komunera noala... gehiago ez zaudela jakitea, Joxemi.

Tristura sentitzen dut egokitu zaizun ezbeharragatik, bizia galdu duzulako, bizitza galdu duzulako.

Tristura hire hurkoengatik, haien egunerokoan hire presentziarik gabe geratu direnengatik, ezagutzen ez dudan hire neskalagunarengatik,...

Kuriosoa ere bada heriotza. Galdera askoren eragile. Pertsona bat bada eta unetxo bat geroago ez da gehiago. Akabo izan da dana? desagertu, ezabatu egin da pertsona hori zena? horrela, besterik gabe? ezagutu zutenek, maite zutenek, berekin harremana izan zutenek barruan gordetako oraoitzapen besterik ez? Kitto?, Fini?

Egia esan ez nuen kristoren harreman urkarik Joxemirekin. Lankideak ginen, baina lankideetan hurkoena ere ez zen niretzat, eta neu ere ez beretzat. Normal moldatu, elkarrekin liskarrik izan ez baina axaleko harremana izan genuen.

Eta honek ere min ematen dit. Aukera bat pasatu dela sentitzen dut. Errepikaezina, munduan bakarra zer norbait ondo ezagutu gabe joan zaidala, eta ezingo dela inoiz gertatu.
Honek pentsarazi egin dit goizean. Zenbat harreman, zenbat ezagun, zenbat lagun... eta azalekoak gehien-gehienak. Zenbati ez diodan erakutsi neu benetan nor naizen, maskara barik, neu, naizen hau. Zenbat ez dudan ezagutzen benetan, maskara barik, bera, den hori.
Eta honek kristoren pena eman dit. Berriro ohartzeak denbora pasatzen dela, inguruan jende mordoska, baina askotan sakontasunik, hurkotasunik, intimotasunik gabe, elkarrengan pausatu barik.

Honengatik ere piska bat negar egin eta gero neure harremanetan azalkeriaren aurka borroka egingo dudala erabaki dut.

Zeozertarako balio izan du gaurkoak.



lilith

lilith 2007-02-03 16:55 #1

Bueno momentu hauek pertsona existenzialista bihurtzen du, hartu momentu honek eman dizkizun gogoeta positiboak edo sakonenak eta jaso ondo, ez ahaztutzeko moduan, eta bihar ez, etzi agian, dena ez da hain traszendentala izango, eta arnas hartuko duzu lasaiago.

morrosko

morrosko 2007-02-14 16:31 #2

<p>Oso hausnarketa gogorra begitandu zait, Tusflog, hirea: "Zenbat harreman, zenbat ezagun, zenbat lagun... eta azalekoak gehien-gehienak". </p>

<p>Leikena da, baina, ez arduratu, apur bat&nbsp;ezagutzen zaitut, eta begi bistan dago, zukua ateratzen diozu harremanik lehorrenari ere.&nbsp;&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: