EGA / C1 / GUTUNAK /

so 1467378181235 SO | 2021-10-04 08:45

EGA Euskara Gaitasun Agiria (Certificat de compétence en langue basque de niveau C1) - France Compétences" https://www.francecompetences.fr/recherche/rs/1348/

C1 : Peut comprendre une grande gamme de textes longs et exigeants, ainsi que saisir des significations implicites. Peut s'exprimer spontanément et couramment sans trop apparemment devoir chercher ses mots. Peut utiliser la langue de façon efficace et souple dans sa vie sociale, professionnelle ou académique. Peut s'exprimer sur des sujets complexes de façon claire et bien structurée et manifester son contrôle des outils d'organisation, d'articulation et de cohésion du discours.

EGA prestatzeko liburua batez ere gramatika lantzeko : Ikaslearen liburua, 5. urratsa, Ikas eta ari, Hitzetik hortzera, IKA.

Ikasbilen on line : https://www.ikasbil.eus/eu/gramatika-gaitasuna-lantzen

Adibidez : ariketa/nominalizazioa/akatsak zuzendu

Dudaken : https://www.ikas.eus/spip.php?rubrique1876&lang=eu

IDATZIA

- 2 idazlan (handia, tipia/motza). Tipiarentzat frangotan gutuna formala idatzi behar da.

- Zuzenketak (gramatikako ariketak)

- Entzungaia / Galderekin

- Testua / galderekin

AHOZKOA

- Ahozkoa prestatu (20 minutu) // Testu batetik abiatuz

- Bi ikasle epaumahaikideen aurrean (bakoitzak 5 minutuko aurkezpena egin beharko du eta gero ikaskide aurkezlearekin 5 minutuko eztabaidatuko)

GUTUNAK

https://fr.slideshare.net/mendieskola/gutunak-33273634

  1. 1. Gutunak lantzen
  2. 2. Data • Orriaren goialdean ageriko da, oro har, eskuinaldean, hartzailearen azpialdean: • Lehenengoz, herriaren izena idatziko da. Ondoren, koma batez bereiztuta, data1 idatziko da.
  3. 3. Data • Zarautz, 2001eko maiatzaren 13a • Zumaia, 2002ko urriaren 18a • Getaria, 2004ko ekainaren 4a • Orio, 2005eko otsailaren 11 • Aia, 2011ko abenduaren 31
  4. 4. Hasierako agurra • Agurraren bitartez, hasiera ematen diogu gutunari, eta honenbestez, jasoko duenarekiko harremanari. • Horregatik, agurra aukeratzerakoan, kontuan hartu behar dugu gutuna nori zuzentzen zaion eta nolako tratamendua eman nahi diogun.
  5. 5. Hasierako agurra HURBILA NEUTROA FORMALA Adiskide: Jauna/Andrea: : Jaun agurgarria: Adiskidea: Jaun hori/Andre hori: Andre agurgarria: Adiskide hori: Jaunak Andreak : Jaun-andre agurgarriak: Adiskideak: Jaun horiek: Jaun agurgarri hori: Adiskideok: Andre horiek: Andre agurgarri hori: Adiskide horiek: Laguna: Lagun hori:
  6. 6. GORPUTZA • Sarreran mezuaren aurkezpena egingo da. Horretarako, esaldi labur bat erabiliko da, gutuna kokatzeko gaia aipatzen duena. • Gaia aurkezten lagunduko diguten hainbat esamolde erabil daitezke atal horretan, besteak beste:
  7. 7. GORPUTZA • Eskertu nahi dugu… • Sentitzen dugu… • Jakin dezazun… • Honen bidez… • Mesedez… • Eskatu nahi dizugu…
  8. 8. Testua • Zati horretan, gaia edo arazoa azaldu eta garatu egiten dira.
  9. 9. OINA • Amaierako agurra • Gutunaren atal horren bidez, amaiera ematen zaio haren edukiari. • Atal hori jasotzaileari agur egiteko aprobetxatzen da.
  10. 10. Agur mota batzuk, eredu gisa: • -(r)en zain • Eskertzen dizut/dizuet • Eskerrak ematen dizkizut/dizkizuet • Aldez aurretik eskerrak emanez • Adeitasunez • Adeitasunez, agur • Begirunez, agur • Ahalik eta bizkorren • Har ezazu / ezazu agur bero bat,
  11. 11. Agur mota batzuk, eredu gisa: • Adierazten dizut/azaltzen dizut • Mila esker zure laguntzagatik • Ongi izan eta hurrengora arte/hurrengo arte, • Ongi izan eta laster arte, • Laster arte, • Ikusi arte, • Ongi izan, • Agur honenbestez, • Besterik esan arte • Agurtzen zaitut /zaituztet /zaituztegu, • Adeitasun osoz, agur/agur eta erdi • Har ezazu / ezazue nire /gure agurrik beroena
  12. 12. Sinadura • Sinaduraren azpian sinatzailearen izena idazten da, eta ondoren, honek duen kargua.
  13. 13. Oharrak • Zenbaitetan, gutunari erantsi beharreko informazio gehigarria izaten dugu: eranskina, agiria, faktura…
  14. 14. Zumaian, 2003ko ekainaren 27an Jaun agurgarria, Gutun honen bidez, jakinarazi nahi dizugu uztailaren 8an gure herrian hain ezaguna den Joxe Manterola arraunlari ohia omenduko dugula. Herriko plazan egingo den ekitaldiaren ondoren, bazkaria izango dugu gure elkartean. Hori dela eta, zuregana jotzen dugu zu bazkari horretara gonbidatzeko. Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena. Adeitasunez, Izpta.: Edorta Martinez

LAGUNARTEKO GUTUNA

https://www.santurtzieus.com/gelairekia/laguntza/testua/lagunarteko_gutuna.htm

Lagunarteko eskutitzetan idazle eta irakurlearen arteko harremanak (osaba-izeba/iloba, adiskideak, senar-emaztegaiak...) eta helburuak (goraintziak bidali, zoriondu, dolumina eman, maitasuna agertu...) ugariak izan ahal dira, ugaria den bezala gutun mota hauek izan dezaketen edukia, egitura e.a.; baina badute denek ezaugarri bat: irakurlea ondo ezagutzen du gutuna idazten duenak eta, horregatik, estilo naturalagoa, lasaiagoa erabiliko du; bestelako gutun formaletan erabili beharreko formulismoak: norbere burua aurkeztu e.a.

EGITURA

Egitura, arestian esan dugunez, ezin da aurretik finkatu: egoeraren araberakoa izango da, norentzat eta zertarako idazten den kontuan hartuta. Edonola ere, normalean lau zati desberdin dituela esan daiteke:

Lehenengo agurrak eta bizimodu arruntaren inguruko gorabeherak agertzen dira.

Ondoren gutunaren mamia osatuko duen gertaeraren berri ematen da.

Bukaeran, konklusio moduko zerbait edo gaiarekin lotura zuzenik ez duen bestelako zerbait.

Azkenik, goraintziak, agurra, besarkada...

TESTU MOTA

Testu-mota gutunaren helburuak markatuko du (informatu: narrazioa; argibideak eman: deskribapena; irakurlea zerbait egitera, pentsatzera bultzatu: argudioa; harremanak sortu...) Baina, seguruenik, gutun berean testu-mota bat baino gehiago aurkituk dugu nahasian bildurik.

ADIERAZPIDEA

Hasieran esan dugunez, hizkera naturala erabilik da; ideia bat egiteko, gutuna idazten diogun pertsonari hitz egitean erabiliko genukeena, baina, jakina, idatzizko kodeak dituen arauetara moldatuta: ortografia, paragrafoak...

GUTUNAK PRESTATU BEHARRA OTE DAGO?

Lagun arteko gutun asko idazteko premia bat-batean sor daiteke; batzuetan ez dugu aldez aurretik zer esango dugun ere erabakitzen; bereziki, gutunaren asmo hutsa harremana ez etetea, mantentzea denean. Honelakoetan gutunak ez du aparteko helburu finkorik: zerbaiten berri eman, zerbait eskatu, eskertu, norbait konbentzitu, konkistatu... Horrelako gutunetan eguneroko esperientziaren bat kontatzen da, besterik gabe, irakurleari gogoan dugula, ez garela ahaztu adierazteko.

Baina gutunen batek helburu jakin eta zehatzen bat duenean, gutunaren bidez zerbaiten bila gabiltzanean, orduan komenigarria da idatzi aurretik pentsatzen jartzea. Horretarako oso egokia da pentsatzea zer esan nahi den, alde batetik; eta zer erantzun lezakeen irakurleak, bestetik, elkarrizketa bat izango balitz bezala. Noski, elkarrizketaren hari kaotikoa ordenatu eta antolatu beharra dago elkarrizketaren zatiak paragrafoetara egokitu eta zati hauek ordenamendu logiko eta ulergarrian emateko.

LAGUNARTEKO GUTUNAREN ZENBAIT BALIABIDE IRAUNKOR

Hasierako agurra

Jarraian doaz lagunarteko gutunaren hasieran erabiltzen diren zenbait agur formula. Hauek erabilienak dira; gutun mota honek era guztietako agur pertsonalizatuak onartzen ditu, pertsonarekin dugun harreman konplizitate eta konfiantzaren araberakoak.

Anaia maite hori

Lagun laztan hori \ horiek

Kaixo lagun, zer moduz?

Ene bihotzeko azukre koxkorra

Bukaerakoa

Hasierako agurrari buruz esandakoak honako ere balio du

Beti zure adiskide

Besarkada batez agurtzen zaitut

Beste gabe agurtzen zaitut

Zure lagun min honek agurtzen zaitu

Zure seme maiteak agurtzen zaitu

Musu batez agurtzen zaitu

ADIBIDEAK

https://patriurkizu.eus/wp-content/uploads/2021/03/Gutunak.pdf

Patri Urkizurena

 

Jon Mirandek Andima Ibiñagabeitiari igorri gutuna (1961-VI-20)

Andima Ibiñagabeitia, erbestetik barne minez. Gutunak (1935 1967) // JOSEBA ANDONI AGIRRE Euzkadiko Lendakari jaunari

Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984). Bilduma 18. Errenteriako udala, Errenteria, 2004,
13 223. orr. Juan SAN MARTINi

Juan SAN MARTINi

 

Eibarrera 1968-X·21

 

Adiskide,

 

Barka zadazu, mesedez, horrenbeste luzatu badut zure hil honen 8koari erantzuna. Kurtsoaren hasierako istiluekin eta makal xamar ibili naizelako zenbait egunez, ez dut ezertarako betarik izan.

 

Hartu nituen, ez dago esan beharrík. bidali zenizkidanak. Adi-adi egon naiz, hortik hartzen nituen berriei begira, erabaki horiek zer harrera ízan duten edo ikusteko. Jendea ixil aski dagoela iruditu zait. Ez zait batere ardura Basarrik edo besteren batek behin edo bestetan esan dituen gauzengatik, ez bait dute erantzun luzerik merezi duen gauzarik esan. Gehiago kezkatzen nau aipatu dizudan ixiltasun edo hoztasun horrek.

 

Lanari ekin beharko diogu, banan-banan, zuk diozun bezala. Hiztegi horrekikoak edo gainerako behar direnak neronek begiratuko ditut, nahi zendukean bezala. Berrondo ere mintzatu zait horrezaz. Luzegi ez baldin balitz, nahiago nuke Eguerrietan edo zuekin gauzak ikuskatu ondoren lanari erabat ekitea.

 

Zatarainena ere izan dut, "Euskaltzaindiak izenpetutako artikulu batean" onhartu, johan eta besteren bat agertu direlako. Berari ere entzungo zenion behar bada, baina hauxe dio: "Euskaltzaindiak ere ongi ezin erabili dituan arauak, nor arraiok erabili bear ditu?” Ni, onhartu-rekin, dudan gelditu nintzan, hitz elkartua delako, baina bestea joan idatzi izan dute, oker ez banabil, nahiz doha, etc., esan.

 

Nik ez dut batere gogo berezirik antologia hori argitara dedin. Halaz ere, zerbaitetarako balio lukeala uste bazendute, ez nuke ukorik egingo. Gaiak hor hautatu beharko nituzke, Beobiderekin eta egon ondoren, neurriak eta gainerakoak jakiteko. Beste norbaiten edo norbaitzuen iritzia ere ezagutzea komeni litzake, noski. Argitaratzekotan, ordea, onik ekarriko baldin badigu, hobe litzake, diozun gisara, ortografia berrian agertzea. Hori ez da lan zailegia izango.

 

Hemen, besteak beste, txit sutsu hasi dira horko idazleak euskal lanetan. Gehienentzat, euskaraz ikastea da lanik premiazkoena, askok edo frankok gutxi edo ezer ez dakitelako. Ba dira, haatik, dakitenak ere eta horiekin ikastaldi osoa egiteko asmoetan nabil, garai eta eskualde guztietako testuak ikus eta azter ditzagun urtearen buruan.

 

Ez dízut oraingoz gehiagokorik esaten. Hitz bi ipiniko bazenizkit esanaz gauzak zertan díran, zer asmo dituzuten eta zeri ekin behar genioken aurrenik zure ustez, biziro eskertuko nizuke.

 

Berri-zai naukazu, beraz. Besarkada estu bat.

 

Rikardo ARREGIk Patri URKIZUri

 

Andoain, 1968-XI-6

 

Aspaldiko!

 

Laister izango aiz hemen bainan denbora irabazteagatik hiregana eskale moduan abiatzen nauk. Arantzazun zerbait hitzegin gendin euskal liburuetaz. Hemen bialtzen diat asmo baten laburpena. Ezer egiterik izanen al duk? Alfabetatzearako batez ere literatura zer den esplikatuko duen liburuxka bat behar diagu. Zergatik ez duk egiten? Nobela, poesia, teatroa, estiloa etab. zer diran esplikatuaz. Egunean folio bat egiten baduk hiru ilabetean egina duk ta ez diat uste hiretzat hain zaila izango denik.

 

Era guztietara beste edozein gauza egin nahi baduk esaidak, pozik hartuko diagu ta. Eta hor norbait ezagutzen baduk zerbait arlo hortan egin dezakena esaiok mesedez.

 

Gabonetan elkar ikusteko asmotan jaso nere besarkadarik beroena.