Maitariak ez nu harzara maiteko, ez ahal ! Maitaria hil egin zait. Orai artio, biharamunean ere behar ninduen maitatu. Hori guzia kito, hoberena kito, harekilako hoberana attu, ttutt.
Bera ari zen ene eskualduntzen, berak ibiltzen ninduen zirri eta mirri, hunkika nik gainezka ene barnetik jalitzerakoan, bera... berak... Aspaldion, bera !
Maiteago ukan banu !
* * *
Lagun baten agur ekitaldian izan naiz. Funerariumaren areto batean izan da. Delako ekitaldia ateo izan da. Udaminean garenez, arropa gutti soinean, ezinbertze behar gutti, beltza, gutti eta llab...