Urte berri on!
Ez da egia txoria urtero hegoaldera joaten denik.
Ezta ere, hegoak kenduko banizkio txoria izango ez zenik.
Ezta ere, urteak hegan doazenik.
Hegorik gabeko urteak iparraldera joaten ikusi izan dira, elurtutako lurretara.
Baina minez, zeren eta Orhiko xoria Orhin lakhet.
Oraindik bete gabe dituzuen zin, amets edo dana dalakoak bete, ta hurrengo urtekoentzako zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: