gaurkoan nigatik idatz dezatela:

malats 1456151221407 malats | 2006-09-22 00:00


Haurtzarotik ezagutu ditut igelak, haiekin batera hazi izandu naizela esan nezake.
Lakutik kroak kroak kroak oihartzunez gaua beltzitzen zutenean, hilargi zatiak janez zilarreztatzen zirenean, ohe alboetaraino heze inguratuaz neskatila logabeak izutzen zituztenean.
Batzutan ene ametsetaraino ere ailegatu dira, eta sekula ez dut aurkitu zergatik egin duten hain jauzi luzea ere baitara.
Haiekin nahasi gabe, baina igelak ene etxaguntzaren eta ene bizitzaren arrailduretan pausaturik ikusten ohiturik nengoen.
Eta jende serioa dela uste nuen, harik eta gaur arratsean, etxera sartu eta argia biztean, ateostean -bi bihotz berde eta hotz bata bestearen gainean- larrua jotzen kausitu ditudan arte.
                               Ez gara geure baitakoak, Joseba Sarrionandia


Utzi iruzkina: