Ekhialdeari gorazarrea
Eta halatan, Santa Graziko "Apez-etxe / Presbytère"-a kausitu genuen; Tartas Sohütarraren itzala leihoan bere artean hitz egiten ari zelarik. Sortaldeko argiak baina, basaburuak ekarriko zituen gure aitzinerat, oihan-beltzak hurrena, eta azkenik lanbroak estali ibar hertsiak. Eta haren esanak orbelak haizean bezala joango ziren: errandut, eta porogatu onsa hilzeko bidia, dela herioaz orhitzia. Berriro ere, ez zeukan nork entzun, bertan beharrik ez zegoen eta.
(Oraintsu Iparraldera egindako bisitaren harira...)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: