FEDEDUN IZATEKO EZ DA ERLIJIORIK BEHAR:

No profile photo Magazine | 2018-03-22 09:08

 

 

Fedea definitzea ez da erraza izaten, askok eta askok fedea erlijioarekin lotzen dute, baina fededun izateko erlijioa beharrezkoa ez delakoan nago ni.

Izan ere, fedearen definizioa ematerakoan hainbat kontzeptu desberdin ikusten ditugu: Fedea, pertsona, gauza, ideia edo sinismen bateriko konfiantza bezala definitu daiteke. Definizio hori kontuan izanda, erlijiorik ez da behar fededun izateko, izan zaitezke fededun zure lagunarekiko edo zuhaitz batekiko, hark emango dizun fruituak onak izango bai dira.

Bestalde, erlijioarekiko fededun izan zaitezke, izan ere, erlijioak esaten duen ideian konfiantza duzu eta sinisten duzu, baina, lehen esan bezala, izan dezakezu fedea eta ez izan erlijio batekikoa. R. Catalanen (2013) arabera, “La fe tiene que ver más con un sentir, es decir, algo que emana dentro de nosotros, lo cual nos lleva a creer que algo hay y existe, lo cual nos da la fortaleza y fuerza para continuar.” Autore honen esanetan ere, ez da erlijiorik behar fedea izateko, izan ere, sentitzen duguna baita fedea, gure barnean zerbait pizten den horrek eramaten bai gaitu zerbait dagoela ikustera eta horrek indarra ematen digu aurrera jarraitzeko.

Barnean pizten zaigun hori izan daiteke Jainkoa, baina izan daiteke, kirol proba bat ere, proba hori ondo egiteko fedea izan dezakegu eta indarra ematen digu entrenatzeko eta konpetitzeko, buruan kirol proba hori baitugu.

 


Utzi iruzkina: