ELKARRIZKETA

No profile photo DECA Oihane, Josu, Ane | 2018-03-22 09:21
2

ELKARRIZKETA

 

Joseba Esteras Galdakaon bizi den hogeita bi urteko gazte bat da. Josebak hezkuntza soziala ikasten du Leioako unibertsitatean, eta bere aisialdian Galdakaoko Boy Scouten kide da.

 

Josebak denbora darama Galdakaoko Boy Scouten parte izaten. Berak esan bezala, hamalau urte zituela Galdakaoko Boy Scouten zen zuzendaria, bere institutura joan zen hitzaldi bat ematera, eta bertan egiten zituzten gauzak azaldu zienean jakinmina sortu zitzaion. Hortik bi astera sartu zen Joseba Galdakaoko Boy Scout taldean.

 

Denbora bat pasatu zenean Josebak pasu bat aurrera eman nahi zuen eta Boy Scouten arduradunetako bat izan nahi zuen. Horretarako monitore titulua atera behar zuen, beraz monitore izateko hasi zen prestatzen. Monitore titulua oso azkar atera zuen eta arduradun bezala hasi zen lanean galdakaoko Boy Scoutetan. Lehenik eta behin ume txikiekin hasi zen beste arduradun batzuen laguntzaz. Ume txikiekin jolasak egiten zituen, irteerak asteburuetan, mendira, hondartzara edo igerilekuetara adibidez. Leku hauetan jolas pilo bat egiten zituzten umeentzat, eta bere esanetan hauek oso gustora zebiltzan.

 

Urte pare bat arduradun moduan egonda ume nagusiagoekin hasi zen lanean. Hauekin beste motatako ekintzak egiten zituen. Udaberri aldera, asteburuko irteerak egiten zituen, mendira adibidez, eta bertan kanpaldi itzelak egiten zituzten. Asteburu hauek oso aproposak dira adin guztietako umeak beraien artean erlazionatzeko eta batera jolasteko, eta bere ustez natura da hau bultzatzeko lekurik aproposena. Jolasak begiratuz hainbat motatako jolasak egiten dituzte, harrapaketa, zapitxoa eta ezkutaketa adibidez.

 

Uda heltzen zenean, beste motatako ekintzak prestatzen zituzten. Batzuetan aste bat pasatzera joaten ziren Nafarroara, eta bertan rafting, eskalada, kayak eta horrelako ekintzak egiten zituzten.

Gaur egun ere Boy Scout izaten jarraitzen du, eta bere esanetan horrela jarraituko du hainbat arrazoigatik. Boy Scout izatean lagun oso onak ezagutzen dituzu, pertsona hobea izaten ikasten duzu, besteekin gauzak kompartiduten ikasten duzu, eta naturaz eta hainbat ekintza desberdinez gozatzeko aukera duzulako. Arrazoi guzti hauengatik jarraitzen du Josebak Galdakaoko Boy Scout izaten.








Utzi iruzkina: