Lagunarekin topo

iurgi.urrutia@gmail.com 1669755573500 Kamaleoiaren Pozoia | 2022-12-08 07:45

"Zemuz doakizu?" Galdetu zidan besarkada gihartsu ta handi bat emanez.

Orduan konturatu nintzen ez zidala ezagun bat bezala ikusten, baina lagun min bat bezala. Besoak luzatu zituen nere aurpegia bere eskuartean. Irrifarre garbi eta ireki bat ezpainetan. 
 
Begiek nere aurpegi osoa aztertzen zuten, zimurdura guztien mapa bat osatzen hariko baziren bezala. Ez nengoen eroso hasera haseratik baina bere ikerketaren sakontasuna gehiegi izan zen.
 
Irribarre ireki ta garbia agertu bezala desagertu zen. Hala ere, nolabait, bere begiek goxotasunez beteta begiratzen zidaten. Aspaldian galdu eta berreskuratutako aita edo aitona bat bezala jokatzen ari zen, baina banekien ez zela ez bata ta ez bestea.
 
Aita ez nuen urte askotan ikusi baina banekien nere aurrean nuen gizona ez zela bera.
 
"Ez nauzu ezagutzen," esan zuen.
 
"Barkatu," erantzun nuen.
 
"Ez, ez... Ondo dago." 
 
Nere burua eskutartetik askatu zuen.
 
Isiltasuna gure arteko tartea bete zuen, gure elkarrizketa bahituaz, azkeneko minutuko emozio guztiak itoaz.
 
Ez nekien zer egin.
 
Benetan sentitzen nuen nere aurrean zegoen gizona ez nuela inoiz ezagutu baina ez nengoen une hura galtzeko prest. Topaketak emozio batzuk esnatu zituen, bai nigan eta bai beregan.
 
Hainbestetan hartu nituen erabaki okerrak jendeartetik ihes egiterakoan. Azkenaldian, aitonaren heriotzak beste perspektiba bat eman zidan. Bere desagerpenak hainbeste galdera utzi zituen erantzun gabe.
 
Ez nuen jendeartetik ihes egin nahi.
 
Gizon arrotzari irribarre bat eskeini nion.
 
"Ez dizut gezurrik esango," esan nuen. "Ez zaitut gogoan. Ez dut zure oroitzapenik baina nolabait ezagutzen nauzula somatzen dut. Pote bat? Taberna on bat ezagutzen dut hemendik gertu, eseri eta lasai hitz egin dezakegu."
 
"Primeran" esan zuen irribarrea ezpainetan berriro loratuz.
 
Bizkarrean bultzada txiki bat eman zidan bidea erakusteko seinale bat emanez. Orduan sentitu nuen lehenengo aldiz. Agian ezagutzen ginen, agian lagunak ginen.


Utzi iruzkina: