Itsasoaren Kresala

No profile photo Azkeneko Leihoa | 2017-11-30 17:21

Arrantzaleak izan zireneei eta izan direneei eta direneei, itsasoak kresala ematen die.

Lagunek zer duten eta nik ez dudana filosofatzen hastean nire ezgaitasunak azaltzen ditut, simplea da, jakingura denek ez dira errealitate bihurtzen eta zenbaitek esango du zeren eta beldurtzen zarelako. Agian arrazoia, baina denetatik ikasi behar da aurrera egiten eta ikasten. Itsasoko pertsonaia anitzkoitza badaki itsaso zabalean nola ibili eta nundik nola jokatu, ikasi dutelako. Baina zer gertatzen da pertsonaia goibel, kexati...eta abar ez gaitasun bat duena gendeak baliogabea dena diona, paper aldaketa bat egiten bada. Noski ez gaituak ezin izango luke arrantzan egin (diot). Eta arrantzaleak ez gaituaren pentsamendu molda ez luke edukiko. Hortik pentsamolde desberdinak egoteak jakinduria anitzkoitza egotea dakar.

Lagunek esaten didate komunikatiboa eta inteligentea naizela. Niretzako hori mesedegarria da, zeren bestela ez nuke nire burua inora botako etxetik kanpo. Eta komunikatibotzat hartzeak lagunak edukitzea balioztatzen dit. Esku zabalak dira, askeak eta diotena filosofikoki egia bada nire burua askatu behar dut itsasoko kresala arnastuz. Beharbada ikasteko gauza asko faltan izango nituzke eta ikasitakoa libre, aske jokatuz. 

Adibidez. Ikasketak itxi nituen, beldurrez klaseko ikasleekiko. Gero biharrean ez nintzen klasifikaua. Ez gaitasuna eman zidaten eta zentru batean nago egunero aktibo, hau da egunero daukat zerbait egiteko aukera. 

Zer egin behar nuena baloratu baino, zer egiten ari naizen baloratu beharra daukat eta ez-beharrak hor daudela jakin eta oraina bizi.

Beraz, Azkeneko Leihoan gora-behera nahi dudana nire autonomia bermatzea izango da. Nire baliabideak begiratuz pertsona komunikatiboagoa izatea eta autokritikaren bitartez pentsamolde anitzkoitzagoa eduki. Beraz, hurrenarte.


Utzi iruzkina: